Diputatuen Kongresua
EH Bilduk "ikerketa sakona" eskatu du, eta EAJk, berriz, Puente ministroaren dimisioa
Koalizio subiranistak "argitasuna eta gardentasuna" eskatu ditu. Jeltzaleek kritikatu dute Espainiako abiadura handiaren narriadura, eta adierazi dute "aspalditik" datorrela.
Oscar Puente, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroa: "Lan egingo dugu herritarrek abiadura handiarekiko konfiantza berreskuratzeko"
Asteartean, 17:00etan, Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroak agerraldia egin du Diputazio Iraunkorrean, Urdan izandako tren-istripuaren inguruan azalpenak emateko.
Hauteskunde orokorretarako hautagaitzak argitaratu dituzte: hauek dira EAE eta Nafarroako zerrendak
Azaroaren 29ko hauteskundeetarako hautagai-zerrendak argitaratu dituzte Estatuko Aldizkari Ofizialean. Hego Euskal Herrian 50 hautagaitza onartu dituzte: kontsultatu izen guztiak.
Nafarroako hautagaitzak Kongresu eta Senaturako
Hautagai-zerrenda osoak azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorretarako: EH Bildu, Fronte Zabala, PSN-PSOE, Eguzkilore, Geroa Bai, Mundo+Justo, UPN-PP, Se Acabó la Fiesta, Vox, Podemos, Frente Amplio, PACMA eta PCTE.
Arabako hautagaitzak Kongresu eta Senaturako
Hautagai-zerrenda osoak azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorretarako: PSE-EE (PSOE), EH Bildu, EAJ-PNV, Escaños en Blanco, Vox, PACMA, Podemos, PCTE/ELAK, Se Acabó la Fiesta, Frente Obrero, PP, Frente Amplio, Feministas al Congreso, Mundo+Justo eta Justicia y Ley.
Gipuzkoako hautagaitzak Kongresu eta Senaturako
Hautagai-zerrenda osoak azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorretarako: EH Bildu, PSE-EE (PSOE), EAJ-PNV, PACMA, Escaños en Blanco, Podemos, PP, ELAK/PCTE eta Vox.
Bizkaiko hautagaitzak Kongresu eta Senaturako
Azaroaren 29ko hauteskundeetarako hautagai-zerrenda osoak: EAJ-PNV, PSE-EE (PSOE), EH Bildu, PCTE/ELAK, Vox, Frente Amplio, PACMA, Frente Obrero, PP, MUNDO+JUSTO eta Feministas al Congreso.
EH Bilduk irabaziko lituzke azaroaren 29ko hauteskundeak EAEn, Soziometroaren arabera
Koalizioak 7 eserleku lortuko lituzke (2023an baino bi gehiago). PSE-EE izango litzateke bigarren indarra, 5 eserlekurekin (oraingo kopuru bera), eta EAJ hirugarren geratuko litzateke, 4 eserlekurekin (bat gutxiago). PPk, laugarren postuan, 2 eserlekuei eutsiko lieke.
Oihana Etxebarrieta: "Eskubideez ari garenean, ekidistantziek ez dute balio"
Hauteskunde orokorren atarian, "inboluzioaren" parean aurrera egiteko aukera babesteko eta "bustitzeko garaia" dela adierazi du EH Bilduren Gipuzkoako Kongresurako hautagaiak.
Pablo Azcona eta Mayte Espinosa izango dira Geroa Bairen zerrendaburuak Kongresurako eta Senaturako
Azconak 2007an ekin zion bere jarduera politikoari, eta gaur egun koalizioaren bozeramaile gisa dihardu Nafarroako Parlamentuan. Espinosa, berriz, Buñuelgo alkatea da 2025etik, baina Zuzendaritza karguen formakuntzara eta aholkularitzara loturik dago horren ibilbide profesionala.
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahaian parte hartu behar baldin badut?
Azaroaren 29an hauteskunde-mahaietako kideek 75 euro jasoko dituzte. Ordezkoek kargua hartzen badute baino ez dute kobratuko.
EAJk aho batez berretsi ditu Maribel Vaquero, Idoia Sagastizabal eta Gorka Urtaran Kongresurako hautagai
Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak nabarmendu duenez, jeltzaleek "pertsona onenak" bidali dituzte Madrilera, "asko dago jokoan eta". Bestalde, Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak azpimarratu du euskal diputatu gehiago egongo direla Madrilen, baina EAJ dela "Euskadi defendatzen duen bakarra".
PSOEren Batzorde Federalak aho batez izendatu du Sanchez hautagai, eta zerrendak berretsi ditu
Eneko Andueza euskal sozialisten idazkari nagusia "ilusioz gainezka" agertu da, eta alderdiak 2023ko garaipena errepikatuko duela ziurtatu du. Gainera, ziur agertu da Fronte Zabalarekin Senaturako lortutako akordioa lagungarri izango dela "esfortzurik ez galtzeko".
Montse Minguez PSOEko bozeramaileak “pauso bat atzera” eman du bere bikotekidea dozenaka etxebizitzaren jabea dela argitara irten ostean
PSOEren exekutiboak Rebeca Torró izendatu du bozeramaile.
Bel Pozueta ez da EH Bilduren Nafarroako hautagaia izango Kongresurako
Sei urteko ibilbidearen ondotik, politika instituzionaletik erretiratzea erabaki du, baina "komunitateko beste esparru batzuetan lan egitera" igaroko dela nabarmendu du.
Aizpurua: "Biloben legeari buruzko erabakia zentzugabea da, bozkatzeko eskubidea demokrazien oinarrietako bat da"
Memoria Demokratikoaren Legearen babesean nazionalizatutako erbesteratuen ondorengoei azaroaren 29an botoa emateko eskubidea kentzea erabaki du Auzitegi Gorenak, eta Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak "politikan sartzea" leporatu die, eta "zentzugabetzat" jo du. Radio Euskadin egindako elkarrizketan adierazi duenez, erabakiak "herri honetan dagoen botere judizialaren independentzia eskasa" nabarmen jarri du, eta botere hori "beste helburu batzuen, beste interes batzuen eta beste borondate batzuen mende" dagoela uste du.
Podemosek ERCren hautagaitzei "ekarpena" egingo die Katalunian
Podemosek ituna iragarri du Esquerra Republicana de Catalunyarekin azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan parte hartzeko. Comuns alderdiak "ezkerra banatzea" leporatu dio Rufiani.
Aizpurua (EH Bildu): "Bizitzaren ziklo bat bete dudala iruditzen zait"
Azken zazpi urteotan koalizio subiranistaren bozeramaile izan dena ez da berriro hautagai izango. EITBri aitortu dionez, egindako lanarekin pozik hartuko du erretiroa.
Mertxe Aizpurua ez da EH Bilduren hautagaia izango Kongresurako
Hautagaiak aukeratzeko prozesua abian jarri du EH Bilduk hiru lurralde historikoetan. Datorren astearen amaieran ezagutuko dira izenak.
EAJk autogobernua eta eskuin muturraren aurkako horma aldarrikatu ditu Kongresuko legealdiaren balantzean
Maribel Vaquero bozeramaileak Sanchezekin hitzartutako inbestidura akordioa % 75etik gora bete izana goraipatu du, nahiz eta transferentzia nagusi batzuk falta diren oraindik. Sinatutakoa betetzeko eskatzeaz gainera, ohartarazi du Espainiako Estatuko giro politiko jasanezinak demokrazia galtzeko arriskua ekar dezakeela.