Mertxe Aizpurua ez da EH Bilduren hautagaia izango Kongresurako
Hautagaiak aukeratzeko prozesua abian jarri du EH Bilduk hiru lurralde historikoetan. Datorren astearen amaieran ezagutuko dira izenak.
Bi legealditan izan da diputatu Mertxe Aizpurua Madrilen. Argazkia: Europa Press
Mertxe Aizpurua ez da EH Bilduren hautagaia izango Diputatuen Kongresurako azaroaren 29an egingo diren hauteskundeetan, EITBk jakin ahal izan duenez.
Aizpuruak berak hartu duen erabakia da. Politikari eskainitako zikloa amaitutzat eman du. EH Bilduren talde parlamentarioko ordezkaria izan denak 66 urte ditu eta erretiroa hartzeko asmoa du.
Bi legealditan izan da diputatu Mertxe Aizpurua Madrilen eta EH Bilduren liderra izan da bertan.
Hautagaiak aukeratzeko prozesua abian jarri du EH Bilduk hiru lurralde historikoetan. Datorren astearen amaieran ezagutuko dira izenak.