ZERGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankuen gaineko zerga 2027ra luzatuko duela iragarri du Espainiak, etxebizitzara bideratuko dituen 1.400 milioi euro biltzeko

Ministroen Kontseiluak asteartean onartuko du neurri hori. Pedro Sanchezek aurreratu duenez, bildutako zenbateko osoa etxebizitza babestuak eraikitzeko, higiezinak birgaitzeko eta maizterrei hobari fiskalak emateko erabiliko da.

MADRID, 17/11/2026.- (de izda. a dcha.) El ministro de Hacienda, Arcadi España; la vicepresidenta segunda y Ministra de Trabajo y Economía Social, Yolanda Díaz; la portavoz del Gobierno y ministra de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones, Elma Saiz, y el ministro de Transformación Digital, Óscar López, durante la rueda de prensa posterior a la reunión del Consejo de Ministros, este martes en Moncloa. EFE/Mariscal
Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoa. Artxiboko argazkia: Europa Press

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du datorren asteartean bankuen gaineko zerga 2027ra arte luzatzea onartuko duela Ministroen Kontseiluak. Neurri horren bidez 1.400 milioi euro biltzea espero dute, eta diru hori etxebizitza-politiketara bideratuko dute.

Sánchezek azaldu duenez, bildutako diruari esker, 6.000 etxebizitza baino gehiago eraiki ahal izango dira prezio eskuragarrietan, 52.000 etxebizitza inguru birgaitu eta 120.000 maizter ingururi zerga-hobariak eman hurrengo legegintzaldian. Hala adierazi du Onda Cero irratian egindako elkarrizketan.

Bankuen gaineko zerga luzatuta, "1.400 milioi euro bilduko ditugu", aurreratu du Sanchezek. Espainiako Gobernuak diru hori osorik erabiliko du babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko, etxebizitzak birgaitzeko eta maizterrei zerga-hobariak emateko.

Testuinguru horretan, bankuen gaineko zergari eusteko beharra azpimarratu du Espainiako Gobernuko presidenteak. Zerga hori 2026aren amaieran indargabetzekoa zen, baina Sanchezek neurriaren jarraipena justifikatu du, etxebizitza eskuratzeko aukerak errazteko baliabide gehiago behar direla argudiatuta. Izan ere, herritarren kezka nagusietako bat dela nabarmendu du.

Sanchezen azaldu duenez, lege bidez lotuko dute zergaren bidez bildutako dirua aipatutako neurriak finantzatzera. Halaber, zerga-justiziaren garrantzia defendatu du, eta adierazi du banku-sektoretik datozen diru-sarrerek herritarren beharrei erantzuteko politika publikoak finantzatzen ere lagundu behar dutela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X