EH Bilduk eta Sumarrek Buesa pabiloian Palestinako banderak zergatik kendu zituzten geldegin diote Segurtasun Sailari
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, dispositiboaren arduradunak kirolean indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako Estatuko legean oinarrituta hartu zuen erabaki hori.
EH Bilduk eta Sumarrek Segurtasun Sailari galdetu diote astearte honetan, Baskoniak Hapoel talde israeldarraren aurka jokatu zuen partidan, Ertzaintzak Buesa Arenan bandera palestinarrak kendu izanaren inguruan.
Koalizio abertzaleak txosten ofizialak eskatu ditu: bai Ertzaintzak Baskoniari emandako aginduak jasotzen dituen dokumentua, bai atestatua.
Bi alderdiek Bingen Zupiria Segurtasun sailburuari galdetu diote ea Estatu palestinarraren bandera mehatxutzat jotzen ote den.
Gertatutakoarekin kritiko agertu da Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkidea. Bere ustez, Ertzaintzaren jardunak galdera garrantzitsuak sortzen ditu aplikatutako segurtasun-irizpideei eta oinarrizko eskubideen errespetuari dagokienez.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, dispositiboaren arduradunak kirolean indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako Estatuko legean oinarrituta hartu zuen erabaki hori. Lege horrek debekatu egiten du indarkeria sustatu edo kirol-ekitaldietan mehatxuren bat eragin dezaketen pankartak, sinboloak edo banderak erakustea.