EH Bildu
Kanpainaurreko ekitaldiak: azaroak 10, asteartea
Hauteskunde kanpaina hasteko hiru egun falta direnean, EAJk, EH Bilduk eta PPk kanpainaurreko ekitaldiak egin dituzte. Bizikidetza, etxebizitza eta segurtasuna izan dira gaurko gaiak. Gainerako alderdiek ez dute ekitaldirik egin.
Kanpainaurreko ekitaldiak: azaroaren 9a, astelehena
Hauteskunde kanpaina hasteko 3 egun falta diren honetan, alderdiak kanpainaurre betean dabiltza. EAJk hauteskunde-programa aurkeztu du Sabin Etxean; bost konpromiso eta horiei lotutako 30 proposamen zehatz aurkeztu dituzte. EH Bilduk, bere aldetik, adierazi du bera dela Euskal Herrian dagoen ezkerreko benetako “fronte zabala”. Fronte Zabalak, aldiz, gizarte kolektiboengana zuzendu du gaurko eguna, eta PPk autonomoei zuzendutako neurriak aurkeztu ditu.
Kanpainaurreko ekitaldiak: azaroaren 9a, astelehena
EH Bilduren eta PPren ekitaldiekin hasi da astea. EH Bilduren aburuz, eredu politikoa izango da azaroaren 29an jokoan: autoritario eta atzerakoia ala eredu demokratiko, aurrerakoi eta plurinazionala. PPk, bere aldetik, autonomoei zuzendutako neurriak aurkeztu ditu. Gainerako alderdiek ez dute ekitaldirik izan.
Oposizioak "oso zail" ikusten du aurrekontuen gaineko akordioa lortzea
Bai Sumarrek eta baita EH Bilduk ere ia ezinezkotzat jo dute Jaurlaritzarekin aurrekontuen gaineko akordioa erdiestea. PPk, bestalde, utzi egin du negoziazioa. Kritikei erantzunez, EAJk esan du negoziatzen jarraitu nahi duela, baina ez duela bere norabidea aldatuko.
EAJk Gipuzkoako udal guztietara eramango du Intxaurrondoko tiro-praktiken inguruko erantzukizunak eskatzeko mozioa
EAJren Andoaingo, Tolosako eta Pasaiako bozeramaileek azalpenak eskatu dizkiete EH Bilduko alkateei, udaltzainen prestakuntza Guardia Zibilaren kuartelean egiteagatik. Gardentasunaren eta euskal segurtasun-ereduaren defentsaren alde egin dute dute.
Kanpainaurreko ekitaldiak: azaroaren 8a, igandea
Kanpaina hasi aurreko azken igandean, alderdiek intentsitatea igo dute euren ekitaldi politikoetan. Hona hemen PSOE, EAJ, EH Bildu, PP eta Fronte Zabala alderdiek gaurko ekitaldietan zabaldutako mezuen laburpena. Podemos Euskadik ez du ekitaldirik egin.
Kanpainaurreko ekitaldiak: azaroaren 7a, larunbata
Kanpaina hasi aurreko azken larunbatean, alderdiek intentsitatea igo dute euren ekitaldi politikoetan. Hona hemen EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP eta Podemos Euskadiren mezuen laburpena. Fronte Zabalak ez du ekitaldirik egin.
Atxilotu eta ikertuen aurrekarien berri ematen hasi da Ertzaintza
Atxilotuen jatorriaren berri ematen hasi eta urtebetera iragarri du Bingen Zupiriak irizpide berria. Helburua “informazio ahalik eta argiena” ematea dela azaldu du, baina “estigmak sortzen ditu”, EH Bilduren iritzian.
Etxebarrieta: "Partida ez dago erabakita, eta asko daukagu jokoan"
EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak herri mobilizazioaren beharra azpimarratu du "tendentzia atzerakoien" aurrean, Brasilgo eta AEBko hauteskundeetan gertatu bezala.
Kanpainaurreko ekitaldiak: osteguna, azaroak 5
Ostegun honetan PSE-EEk, EH Bilduk eta PPk egin dituzte hauteskunde ekitaldiak. Ultraeskuinari eta eskuinari aurre egitearen garrantziaz hitz egin dute Arnaldo Otegik (EH Bildu) eta Patxi Lopezek (PSE-EE). Iñaki Oyarzabalek (PP), berriz, Pedro Sanchez Estatuko presidentetzatik botatzea nahi dutenei dei egin die. EAJk eta Fronte Zabalak ez dute gaur ekitaldirik izan.
Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du Euskadi tentsio handiko eremu izendatzeko EH Bilduk egindako proposamena
Alderdi guztiak, Sumar salbu, legez besteko proposamenaren aurka agertu dira. Proposamen horretan koalizio abertzaleak alokairu prezioetarako erreferentzia indize propioa garatzea eta bere eskumen eremuan izan ditzakeen aplikazioak aztertzea eskatu zion Eusko Jaurlaritzari.
Lehendakaria: "AEBko gizarteak bere herrialdearen norabide politikoa aldatzea erabaki du"
Bestalde, EH Bilduren arabera, "AEBn ere indarra galdu eta atzera egin du bloke erreakzionarioak".
EH Bilduk "ikerketa sakona" eskatu du, eta EAJk, berriz, Puente ministroaren dimisioa
Koalizio subiranistak "argitasuna eta gardentasuna" eskatu ditu. Jeltzaleek kritikatu dute Espainiako abiadura handiaren narriadura, eta adierazi dute "aspalditik" datorrela.
Hauteskunde orokorretarako hautagaitzak argitaratu dituzte: hauek dira EAE eta Nafarroako zerrendak
Azaroaren 29ko hauteskundeetarako hautagai-zerrendak argitaratu dituzte Estatuko Aldizkari Ofizialean. Hego Euskal Herrian 50 hautagaitza onartu dituzte: kontsultatu izen guztiak.
Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteak "harriduraz" hartu du Tolosako eta Andoaingo udaltzainak Intxaurrondora praktikak egitera bidali izana
Bestalde, Eudelek ere ez zuen kasuaren berri, eta eurek Arkautiko formakuntzak gomendatzen duela gogorarazi du.
Nafarroako hautagaitzak Kongresu eta Senaturako
Hautagai-zerrenda osoak azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorretarako: EH Bildu, Fronte Zabala, PSN-PSOE, Eguzkilore, Geroa Bai, Mundo+Justo, UPN-PP, Se Acabó la Fiesta, Vox, Podemos, Frente Amplio, PACMA eta PCTE.
Arabako hautagaitzak Kongresu eta Senaturako
Hautagai-zerrenda osoak azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorretarako: PSE-EE (PSOE), EH Bildu, EAJ-PNV, Escaños en Blanco, Vox, PACMA, Podemos, PCTE/ELAK, Se Acabó la Fiesta, Frente Obrero, PP, Frente Amplio, Feministas al Congreso, Mundo+Justo eta Justicia y Ley.
Gipuzkoako hautagaitzak Kongresu eta Senaturako
Hautagai-zerrenda osoak azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorretarako: EH Bildu, PSE-EE (PSOE), EAJ-PNV, PACMA, Escaños en Blanco, Podemos, PP, ELAK/PCTE eta Vox.
Bizkaiko hautagaitzak Kongresu eta Senaturako
Azaroaren 29ko hauteskundeetarako hautagai-zerrenda osoak: EAJ-PNV, PSE-EE (PSOE), EH Bildu, PCTE/ELAK, Vox, Frente Amplio, PACMA, Frente Obrero, PP, MUNDO+JUSTO eta Feministas al Congreso.
EAJk EH Bilduren eta Guardia Zibilaren arteko harreman bat dagoela iradokitzea "oso ausarta" dela esan du Otegik
Gipuzko Buru Batzarrak salatu du Tolosako eta Andoaingo udaltzainak Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelera joaten direla praktikak egitera, eta EH Bilduren koordinatzaile nagusiak adierazi du ez duela horren berri.