EH Bildu
EAJk salatu du EH Bilduk Tolosako eta Andoaingo udaltzainak Intxaurrondora bidaltzen dituela praktikak egitera
Gipuzko Buru Batzarrak (GBB) ohar bat zabaldu du salaketa hori egiteko eta polizia-jarduera horiek "berehala" bertan behera uzteko eta poliziak Arkautiko euskal akademiara eramateko eskatzeko. Horrez gain, bi udalerri horietako alkateen dimisioa eskatu du EAJk.
Antolakuntza kolektiboaren indarra aldarrikatu du EH Bilduk
EH Bilduk Hernanin egin duen ekitaldian, Oihana Etxebarrieta Gipuzkoako zerrendaburuak autoritarismoari inteligentziaz erantzuteko beharra azpimarratu du. Azaroaren 14an Bilbon egingo den manifestaziorako deia egin du koalizio subiranistak. Bertan esan dutenez, une historiko honetan gauza asko daude jokoan, eta ez dago ekidistantziarako lekurik.
Nafarroako aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa itxi dute Foru Gobernuak eta EH Bilduk
Aurreko zazpi urteetako formula bera erabiliko dute: EH Bilduk abstentziora joko du, egitasmoak aurrera egitea errazteko.
EH Bilduk irabaziko lituzke azaroaren 29ko hauteskundeak EAEn, Soziometroaren arabera
Koalizioak 7 eserleku lortuko lituzke (2023an baino bi gehiago). PSE-EE izango litzateke bigarren indarra, 5 eserlekurekin (oraingo kopuru bera), eta EAJ hirugarren geratuko litzateke, 4 eserlekurekin (bat gutxiago). PPk, laugarren postuan, 2 eserlekuei eutsiko lieke.
Erantzukizuna "hutsegite katearen katebegirik ahulenari ez leporatzeko" eskatu du Matutek
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, Toledoko tren-istripuaren biktimei "erabateko errespetua" adierazi die Oskar Matute EH Bilduko diputatuak, eta "gertatutakoa argitzeko eta erantzukizunak zuritzeko" eskatu du.
Oihana Etxebarrieta: "Eskubideez ari garenean, ekidistantziek ez dute balio"
Hauteskunde orokorren atarian, "inboluzioaren" parean aurrera egiteko aukera babesteko eta "bustitzeko garaia" dela adierazi du EH Bilduren Gipuzkoako Kongresurako hautagaiak.
Estatus berriaren eztabaida erdigunean jartzeko eskatu du Otxandianok, Gernikako Estatutua "bete gabe eta mugatuta" baitago
EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailearen ustez, EAEk tresna juridiko eta politiko berriak behar ditu eskumen eta autogobernu gehiago izateko. Besteak beste, lanbide arteko gutxieneko soldata propioa eta gutxieneko pentsio duinak zehazteko gaitasuna aldarrikatu ditu.
Ultraeskuindarren aurrean, "antidotorik onena" politika publikoak direla esan du EH Bilduk
Nerea Kortajarena EH Bilduko Programa idazkariaren hitzetan, ultraeskuinari aurre egiteko "antidotorik onena" bizitzak duintzen dituzten politika publikoak dira.
Alderdi subiranistaren ordezkariak European Left Alliance (ELA) eta European Free Alliance Europako alderdiak Iruñean egiten ari diren ‘Herriek lidergoa hartu - Locals Take the Lead’ topaketetan egin ditu adierazpen horiek.
Asiron: "Erantzukizun bat partekatzen dugu, gobernatzeko beste modu bat posible dela erakustea"
Europa osoko ehun ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute EH Bilduk Iruñean antolatu duen topaketa batean, ultraeskuinak aurrera egiteak dakarren arazo globalari erantzuteko eta gobernatzeko beste modu bat dagoela erakusteko.
EH Bildu Nafarroak hauteskunde orokorretarako hautagaitza aurkeztu du, eta Maiz eta Aoiz buru izango dira
Koalizio soberanistak Eneka Maiz parlamentaria aurkeztuko du Bel Pozuetaren ordez, eta Sentarurako zerrendan Floren Aoiz ezker abertzaleko buruzagi historikoa izango da lehena.
Otegi: "Indarkeria armatuaren itzuleraren hipotesia ez dugu aintzat hartzen"
Aieteko Nazioarteko Bake Konferentziaren antolaketan ezker abertzaleak egindako ekarpen "erabakigarria" azpimarratu du Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak, Herri Irratian egindako elkarrizketa batean.
Otegik EH Bildu proposatu du "FeiVoxen Gobernuari bidea ixteko" aukera gisa
EH Bilduren idazkari nagusiak azaldu duenez, bere alderdia "zero kilometroko ezkerra da, euskalduna, batzen eta biderkatzen ikasi duena, eta ez zatitzen eta kentzen", eta hauteskundeetan erakutsiko du "Euskal Herrian badagoela PSOEren ezkerreko ezker bat, hauteskundeak irabazi ahal izan dituena" eta "hainbat diputatu eta senatari ziurtatuta dituena".
Lopez de Arroyabek esan du EH Bildu dela "Euskal Herriko fronte zabala"
Eva Lopez de Arroyabe EH Bilduren Arabako Batzar Nagusietako bozeramaileak esan du bere alderdia "Euskal Herriko fronte zabala" dela, eta "Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan diputatu eta senatariak lor ditzakeen ezkerreko indar bakarra" dela erantsi du.
EH Bilduk Oskar Matute, Mikel Otero, Oihana Etxebarrieta eta Eneka Maiz proposatu ditu Kongresurako zerrendaburu izateko
Oskar Matute izango da Bizkaiko zerrendaburua eta Kongresuko bozeramaile berria; Idurre Bideguren, berriz, Senaturako hautagaia izango da eta Goi Ganberako bozeramailea.
Otegi: "Liskarrek eta ikuskizunek jendea urruntzen dute, eta atea irekitzen diote eskuin muturrari"
EH Bilduren idazkari nagusiak esan du haiek "lasaitasuna" eskaintzen dutela. Etxebizitzari buruz, kritikatu du errua eurei egoztea; haren ustez, EAJk eta PSE-EEk "berrogei urte daramatzate agintean, eta honaino ekarri gaituzte".
Bel Pozueta ez da EH Bilduren Nafarroako hautagaia izango Kongresurako
Sei urteko ibilbidearen ondotik, politika instituzionaletik erretiratzea erabaki du, baina "komunitateko beste esparru batzuetan lan egitera" igaroko dela nabarmendu du.
Aizpurua: "Biloben legeari buruzko erabakia zentzugabea da, bozkatzeko eskubidea demokrazien oinarrietako bat da"
Memoria Demokratikoaren Legearen babesean nazionalizatutako erbesteratuen ondorengoei azaroaren 29an botoa emateko eskubidea kentzea erabaki du Auzitegi Gorenak, eta Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak "politikan sartzea" leporatu die, eta "zentzugabetzat" jo du. Radio Euskadin egindako elkarrizketan adierazi duenez, erabakiak "herri honetan dagoen botere judizialaren independentzia eskasa" nabarmen jarri du, eta botere hori "beste helburu batzuen, beste interes batzuen eta beste borondate batzuen mende" dagoela uste du.
EH Bilduk dei egin du bloke erreakzionarioren aurrean "borrokazko hesi bat" eraikitzeko eta azaroaren 14an Bilboko kaleak betetzeko
Koalizio subiranistak uste du Euskal Herrian badagoela "indarra bloke erreakzionarioa geldiarazteko", eta indar hori "kalean eta hautestontzietan" erakusteko deia egin die herritarrei. Hala, mobilizazioa deitu du azaroaren 14rako Bilbon.
Aizpurua (EH Bildu): "Bizitzaren ziklo bat bete dudala iruditzen zait"
Azken zazpi urteotan koalizio subiranistaren bozeramaile izan dena ez da berriro hautagai izango. EITBri aitortu dionez, egindako lanarekin pozik hartuko du erretiroa.
Mertxe Aizpurua ez da EH Bilduren hautagaia izango Kongresurako
Hautagaiak aukeratzeko prozesua abian jarri du EH Bilduk hiru lurralde historikoetan. Datorren astearen amaieran ezagutuko dira izenak.