EH Bildu
EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundirako eta Donostiako Alkatetzarako hautagaiak aurkeztu ditu
Hurrengo hauteskundeetan, Nerea Kortajarena izango da Donostiako alkate izateko lehian. Foru Aldundirako, berriz, ez da aldaketarik izango, Maddalen Iriarte aurkeztuko baitute diputatu nagusi izateko hautagai. Babes zabalarekin aukeratu dituzte udal eta foru hauteskundeetarako zerrendaburuak.
EH Bilduk eta ERCk Senaturako koalizioa berrituko dute azaroaren 29ko hauteskundeetan
Bi indar subiranista horien oinarriek datozen egunetan berretsi beharko dute proposamena.
Etxebizitza hizpide Legebiltzarreko kontrol saioan
Hego Euskal Herri osoa eremu tentsionatu izendatzeko proposamenak erregistratu ditu EH Bilduk
Koalizioak bi proposamen aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak etxebizitzaren arloan dituzten eskumenak baliatu eta EAE zein Nafarroa eremu tentsionatu izendatzeko prozedura has dezaten.
EH Bilduk urriaren 16an jakinaraziko ditu hauteskunde orokorretarako hautagaien izenak
Koalizioko militanteek urriaren 17an eta 18an bozkatu ahal izango dituzte eta behin betiko hautagaien izenak urriaren 19an jakingo dira.
Sanchezen iragapenak zerrendaburuak aukeratzeko prozesuak azkartzera eraman ditu alderdi politikoak
Azaroaren 29ko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdiak zerrendak osatzen hasi dira, ezarritako epera garaiz iritsi ahal izateko. Izan ere, zerrendak urriaren 26rako prest izan beharko dituzte.
Otxandiano: "Ezkerraren mobilizazio handi baterako baldintzak badaude"
Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "etxebizitzaren gaiaren inguruan gorpuztu den haserreak" bide ematen du "partida badagoela" eta PSOEk emaitza onak lortuko dituela pentsazeko.
Nola helduko dira alderdiak hauteskundeen lehiara?
Aner Ansorena analista politikoarekin alderdi politiko bakoitzaren gakoak aztertuko ditugu 2026ko azaroaren 29ko hauteskundeei begira.
Hauteskundeetarako prest agertu dira euskal alderdiak, Sanchezen deialdiaren aurrean
EAJk esan du bere alderdiaren egitekoa ez dela "blokeak defendatzea", "Euskadiren interesak baizik". Bestalde, EH Bilduk adierazi du partida ez dagoela "erabakita", "eskuinari ateak ixteko aukerak" egon badaudelako. PSEk iritzi dio "aukera leiho zabala" emango dietela hauteskundeek herritarrei, eta PPk "aldaketarako aukera" gisa jo du bozka.
EH Bilduk Bilboko eta Bizkaiko hautagaiak aurkeztu ditu
2023ko hauteskundeetan bezala, Maria del Rio eta Iker Casanova izango dira, berriro, Bilboko alkategai eta Bizkaiko zerrendaburu, hurrenez hurren. Del Rioren esanetan, Bilbok aldaketa behar du; Casanovaren hitzetan, berriz, Bizkaian ikusiko da bereziki zenbateraino egingo duen gora koalizio subiranistak.
EH Bilduk Nafarroako Gobernurako eta Iruñeko Udalerako hautagaiak aurkeztu ditu
Laura Aznal Nafarroako lehendakarigaia eta Joseba Asiron Iruñeko alkategaia aurkezteko ekitaldi politikoa egin du EH Bilduk larunbat honetan.
Alderdiak euren jarrera zehazten hasi dira balizko hauteskunde aurrerapenaren aurrean
Espainiako Gobernuko presidenteak asteburua hartu du bozak aurreratuko dituen hausnartzeko, eta gainerako indarrak kanpainaurre bete-betean murgildu dira ezinbestean.
EH Bilduk EAE osoa etxebizitza gune tentsionatu izendatzeko ekimena aurkeztuko du
Nerea Kortajarena legebiltzarkideak iragarri duenaren arabera, koalizioaren asmoa da Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoa etxebizitza gune tentsionatu izendatzea, Espainiako Gobernuaren dekretuetako tresnak erabili ahal izateko. EAE osoa eremu tentsionatu izendatzea baztertu du Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak.
EH Bildu Carles Puigdemontekin bildu da Waterloon (Belgika)
EH Bilduren idazkari nagusi Arnaldo Otegi eta koalizio abertzaleko Harreman Politikoetarako idazkari Gorka Elejabarrieta Waterloon (Belgika) izan dira gaur, Kataluniako presidente ohi Carles Puigdemontekin biltzeko. Batzarrean, gaurkotasun politikoa izan dute mintzagai, eta eskuinaren gorakadak Euskal Herrian eta Katalunian izan ditzakeen ondorioak aztertu dituzte.
Etxanobek dio "erakunde bakoitzak dituen tresna guztiak" erabili behar dituela etxebizitzaren arazoari aurre egiteko
EH Bilduko militantziak aho batez babestu ditu udal eta foru hauteskundeetarako proposatutako hautagaiak
Nafarroako presidentetzarako hautagaitzak, EAEko hiru foru aldundietakoek eta Hego Euskal Herriko hiriburuetakoek militanteen % 90etik gorako babesa jaso dute.
Arabako lehen indar politikoa bihurtzeko anbizioarekin aurkeztu ditu EH Bilduk Arroyabe eta Vitero
EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du Gasteizko Europa Jauregian, Eva Lopez de Arroyabe Arabako diputatu nagusi izateko hautagaiaren eta Rocio Vitero Gasteizko alkate izateko hautagaiaren aurkezpena egiteko. Badatorren Araba goiburupean bi hautagaiek datozen huteskundeei begira EH Bilduren erronkak eta lehentasunak azaldu dituzte.
PISAren eztabaida euskararen aurka erabiltzearen arriskuaz ohartarazi du lehendakariak
PISA txostenaren emaitzak eta D eredua izan dira eztabaidagai nagusia Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Ikasleen errendimendu akademiko baxua gainditzeko konponbideak eskatu dizkio oposizioak lehendakariari; Imanol Pradalesek hezkuntza sistema eta euskara defendatuz erantzun die.
30.000 etxebizitza publiko eraikitzea "posible" dela adierazi du EH Bilduk
Pello Otxandiano koalizio subiranistaren Eusko Legebiltzarreko buruak "anbizioa" eskatu du politika publikoetan, "etxebizitza larrialdialdiari" aurre egiteko.
Otegik "minimoen programa bat" planteatu dio EAJri, "bloke erreakzionarioari aurre egiteko"
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak EAJri leporatu dio ETAren "komodina" erabiltzea proposamenari ez erantzuteko, PPk eta Voxek egin ohi duten bezala.