EH Bilduk eta ERCk Senaturako koalizioa berrituko dute azaroaren 29ko hauteskundeetan
Bi indar subiranista horien oinarriek datozen egunetan berretsi beharko dute proposamena.
EH Bilduk eta Esquerra Republicana de Catalunyak 2023ko Senaturako hauteskundeetan elkarrekin aurkeztu zuten koalizioa berritzea adostu dute, "Euskal Herriaren eta Kataluniaren eskubide nazionalak defendatzeko, eskubide sozialak zabaltzeko eta bloke erreakzionarioari aurre egiteko".
Ohar bateratu batean, bi alderdiek ontzat jo dute azken urteotan Senatuan izandako elkarlana, eta lankidetza formula horri jarraipena ematearen aldeko apustua egin dute, "bi herrien eta gehiengo sozialen interesak defendatzeko baliagarria dela frogatu baitute".
"Estatuan bloke erreakzionarioa gobernura iristeak dakarren mehatxuaren aurrean, Euskal Herriko eta Kataluniako ezker subiranistek argi dute partida badagoela, eta azaroaren 29an irabaztea posible dela", gaineratu dute, eta ezinbestekotzat jo dute "indarrak metatzea, borondateak biltzea eta gure herriek partekatzen dituzten helburuak lehenestea, nazioen eskubideak erdigunean jarriz, herritarrei bizi baldintza duinak bermatuz eta etorkizuna erabakitzeko gaitasuna defendatuz".
Bi indar subiranista horien oinarriek datozen egunetan berretsi beharko dute proposamena.