Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk EAE osoa gune tentsionatu izendatzeko ekimena aurkeztuko du

Nerea Kortajarena legebiltzarkideak iragarri duenez, koalizioaren asmoa da Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoa etxebizitzaren eremuan gune tentsionatu izendatzea, Espainiako Gobernuaren dekretuetako tresnak erabili ahal izateko.

Pello Otxandiano eta Nerea Kortajarena (EH Bildu), Eusko Legebiltzarrean
Pello Otxandiano eta Nerea Kortajarena, gaur Eusko Legebiltzarrean. Irudia: EITB

EH Bilduk ekimen bat aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidego osoa etxebizitzaren arloan eremu tentsionatu izendatzeko, "Nafarroako Gobernuak egin zuen bezala", Espainiako Gobernuaren etxebizitza dekretuek eskaintzen dituzten tresna guztiak baliatu ahal izateko, “hemen ere bai".

Nafarroako Foru Erkidegoak, bere ekimenez, lurralde horretako hogei bat udalerri izendatu zituen eremu tentsionatu.

Nerea Kortajarena legebiltzarkideak iragarri du ekimena Legebiltzarreko atarian. Gainera, EAJri "tamainan aritzeko" eta Diputatuen Kongresuan dekretuen alde bozkatzeko deia egin dio.

"Momentuak eskatzen ditu politiko kontundenteak, eta dagoeneko ez da nahikoa abstentzio bat, bihar bi dekretuen alde bozkatu beharra dago inolako aitzakiarik eta ke kortinarik erabili gabe", esan du.

Gainera, Denis Itxaso sailburuak aurkeztutako etxebizitza-funtsa kritikatu du Kortajarenak, ez delako "koherentea" Vienan aplikatzen ari diren politikekin. Hori dela eta, "etxebizitza parke publiko handi bat martxan jartzeko" estrategia bat eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X