Euskal Autonomia Erkidegoa
Abisu horia ezarri dute gaur gauean EAEko kostaldean, euri zaparrada handiengatik
Abisua osteguneko 21:00etatik ostiraleko 03:00etara egongo da indarrean. Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke, bereziki kostaldean.
Irakaskuntzan “babes zabala” izan du grebak, baina “gehiegizko” zerbitzu minimoak salatu dituzte sindikatuek
Aritz Villar LABen Irakaskuntzako arduradunak grebaren jarraipen zabala nabarmendu du, eta gogor salatu ditu grebarako ezarri diren "gehiegizko" zerbitzu minimoak. Hala, lanera behartuta joango diren langileei elkartasuna adierazi die.
Piketeek Bilborako San Mamesko sarrera moztu dute
Bilboko sarbideetan errepide moztetak izan dira greba egun honetako lehen orduetan. San Mamesen, adibidez, eserialdia egin dute piketeek.
Auzitegiak absolbitu egin ditu Osakidetzaren lan eskaintza publikoan izandako ustezko filtrazioengatik auzipetutako bi lagunak
Akusatuetako bat, azterketaren zati bat prestatu zuena, Donostia Ospitaleko kirurgia plastikoko zerbitzuburua zen. Auzipetutako bigarren laguna, berriz, haren erraina da, eta hautaketa prozesuan parte hartu zuen. Epailearen ustez, ez dago azterketa filtratu izanaren froga argirik.
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da
22.202 familiak egin dute eskaera. Hilean 200 euro ordainduko zaie 0 eta 4 urte bitarteko seme-alabak izateagatik. Lehendabiziko 7.064 familiek aste honetan jasoko dute dirulaguntza.
Renferen zerbitzu ugari bertan behera, makinisten sindikatuak gaurko deitutako 24 orduko grebaren ondorioz
Semafek aste honetarako deitutako bi greba-egunetako lehenengoari ekin diote gaur. Euskadiko Aldiriko zerbitzu ugari bertan behera geratu dira, Abandoko eta Donostiako geltokiko Renferen pantailek jakinarazi dutenez.
Oposizioak "oso zail" ikusten du aurrekontuen gaineko akordioa lortzea
Bai Sumarrek eta baita EH Bilduk ere ia ezinezkotzat jo dute Jaurlaritzarekin aurrekontuen gaineko akordioa erdiestea. PPk, bestalde, utzi egin du negoziazioa. Kritikei erantzunez, EAJk esan du negoziatzen jarraitu nahi duela, baina ez duela bere norabidea aldatuko.
Eusko Jaurlaritzak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu garraioan eta jaiegunetakoak ospitaleetan
Gainera, hezkuntza-zentroak irekita egon ahal izateko beharrezkoak diren gutxieneko langileak zehaztu ditu. EITBk asteburuko informazio-zerbitzuak hartu ditu gutxieneko zerbitzutzat, ohiko ordutegian.
Iaz baino % 1,7 haur gutxiago jaio dira EAEn bigarren hiruhilekoan
Lurraldeka, jaiotzak Bizkaian jaitsi dira gehien (% 3,9). Gipuzkoan, berriz, gora egin dute, igoera apala izan bada ere (% 0,9). Araba tartean kokatu da, % 0,4ko jaitsierarekin.
Bulegok urtebeteko isilaldia amaitu du "Zugatik" singlearekin
Talde azkoitiarrak bere hirugarren albumaren lehen aurrerapen kanta argitaratu du gaur, azaroak 9: "Zugatik". Lan berria disko hertsiki kontzeptuala izango da eta, greziar antzerki klasikoko elementuak erabiliz, maitasunaren argilunak esploratuko ditu 15 abestiren bitartez.
Kanpainaurreko ekitaldiak: azaroak 8, igandea
Kanpaina hasi aurreko azken igandean, alderdiek intentsitatea igo dute euren ekitaldi politikoetan. EAEn, PSOE, EAJ, EH Bildu, PP eta Fronte Zabalak egin dituzte ekitaldi politikoak, eta Podemos Euskadik ez du ekitaldirik egin. Nafarroan, UPN-PPk eta Fronte Zabalak egin dituzte ekitaldiak.
Behobia-Donostia, emozioz beteriko lasterketa
Behobia-Donostia lasterketak arrakasta handia izan du, bai errepidean eta baita bide bazterretan ere. Tenperaturak ohikoak baino zertxobait altuagoak izan dira, baina arazorik gabe osatu da lasterketa. Ia 30.000 lagunek hartu dute parte 61. edizio honetaz gozatzeko.
Helmugatik aldarera: Behobia-Donostia, ezkontza-proposamenekin borobildua
Behobia-Donostia lasterketak emozioz betetako une ugari utzi ditu, eta horien artean, maitasun-adierazpen bereziak ere izan dira. Hainbat ezkontza-proposamenek ukitu erromantikoa eman diote aurtengo edizioari.
A-15 errepidea moztu dute Areson auto bat kiskali ostean
Auto batek su hartu du Leitzarango autobidean, A-15ean, eta erabat kiskalita geratu da. Autobidea aldi baterako itxi behar izan dute eta auto-ilarak sortu dira. Berriro ireki arren, eskuineko erreia itxita izan dute kiskalitako autoa erretiratu arte.
Emozioz beteriko hasiera Behobia-Donostian, korrikalarien omenezko aurresku eta irrintziarekin
Lasterketa ezagun honen 61. edizioak berrikuntza ederra izan du irteera-lerroan: aurreskua, Eraiki Dantza Taldearen eskutik. Horrek tradizioa, kultura eta jai-giroa ekarri dizkio probako hasierari.
Voxek Fabio Moreno gogoratu du, ETAk hil zuela 35 urte bete direnean
Fabioren anaia, Marco Moreno, Voxen Bizkaiko zerrendaburua da Kongresurako. Gaurko ekitaldian salatu du erakundeek bere familia gutxiesten jarraitzen dutela, eta kexu azaldu da Erandioko Udala ez delako gai izan atentatua gaitzesteko akordioa lortzeko.
Kanpainaurreko ekitaldiak: azaroak 6, ostirala
Hauteskunde-kanpaina hasteko astebete falta den arren, alderdietako hautagaiak ez daude besoak gurutzatuta. Etxebizitzari eta ustelkeriari buruz hitz egin dute gaurkoan kanpainaurreko ekitaldietan, eta Araba aukeratu dute horretarako EAJk, PPk eta Fronte Zabalak. PSE Donostian izan da, eta EH Bilduk herri mobilizazioaren beharra azpimarratu du "tendentzia atzerakoien" aurrean.
Industria-ekoizpenak % 4,7 egin du gora Euskadin irailean, eta % 5,5 behera Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoko hazkundea Estatuko batezbestekoa baino bi puntu handiagoa izan da; Nafarroan, berriz, autonomia-erkidego guztietako beherakadarik handiena izan da. Espainiako Estatuan, industria-ekoizpena % 2,5 hazi da.
Vivanta hortz kliniken itxierak utzitako kaltetuek irtenbide bateratua eskatu dute Portugaleten egindako elkarretaratzean
Euskadiko 4 zentro eta Nafarroako bat itxi dituzte urtebetean, zorrengatik. Milaka bezero geratu dira tratamendua burutu gabe, baina ordaintzen jarraitu behar dute.
Gaur hasiko dira Osakidetzako lan eskaintza publikoko bigarren faseko azterketak
Asteburuko probak EHUko Elurreta eraikinean egingo dira, Gasteizko campusean. Lehen asteburu honetan, gaurtik igandera, 7.362 pertsona daude deituta 19 kategoria profesionaletan.