Abisu horia ezarri dute gaur gauean EAEko kostaldean, euri zaparrada handiengatik
Abisua osteguneko 21:00etatik ostiraleko 03:00etara egongo da indarrean. Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke, bereziki kostaldean.
Euri zaparrada handiak bota behar ditu gaur gauean euskal kostaldean. Hori dela eta, abisu horia ezarri dute prezipitazio handiagatik. Ostegunean sartuko da indarrean, azaroaren 12an, 21:00etan, eta ostiraleko 03:00ak arte iraungo du, hilaren 13ra arte.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke Kantauri isurialdeko iparraldeko hainbat tokitan, bereziki kostaldean.
Zaparradak ertainak izango dira, baina zenbait tokitan handiak izan daitezke. Euriaren intentsitateak gora egin dezake ostegun gauean, eta abisuak ostiral goizaldeko lehen orduetara arte iraungo du.
Zure interesekoa izan daiteke
Hego-haizea eta tenperatura beroa, asteari ekiteko
Hego-haizea izango da protagonista asteburuan, 20 ºC inguruko maximoekin
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera