Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tenperaturek gora egingo dute asteburuan, goizak hotz mantenduta

Anplitude termikoa handia izango da, orokorrean. Bihar, ostirala, 0 graduko minimoa espero da Gasteizen; maximoa, ordea, 16 gradukoa izango da Arabako hiriburuan. Larunbatean, 20 gradutik gertu egon daitezke termometroak kostaldean.
Octubre-urria-udazkena-otoño

Termometroak gorako bidean daude, eta horrela jarraituko dute astea bukatu bitartean. Oro ohar, zerua oskarbi egongo da, baina egunak pasa ahala lainoak ugarituko dira.

Bihar, ostirala, giro eguzkitsua mantenduko da. Behe-lainoa agertuko da leku askotan, eta, ostegunean ez bezala, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira arratsaldean zehar.

Tenperaturei dagokienez, maximoak apur bat igoko dira lurralde osoan. Goizaldean eta goizean goiz hotza egingo du; Araban eta Nafarroan izotza ere bai.

Gasteizko tenperatura minimoa 0 graduan geratuko da, eta Laguardian eta Iruñean gradu batekoa izango da. Kostaldean ere ez dira askoz altuagoak izango: 4 gradu Baionan, 5 Donostian eta 6 Bilbon.

Maximoetan, ordea, gorakada nabarmenagoa izango da. 16 gradukoak espero dira Donostian, Gasteizen eta Iruñean; 17koak Baionan, eta 18koak Bilbon.

Zeru lainotuak asteburuan

Larunbatean, tenperaturek gorako bidean jarraituko dute. Minimoetan batez ere aldea nabarituko da: Gasteizen 2 gradu, Iruñean 3, Baionan 7 eta Donostian eta Bilbon 8.

Tenperatura maximoak 16 gradutik gorakoak izango dira hiriburu guztietan. Bilbon 19 gradura ere heldu daiteke termometroa.

Zeruari dagokionez, hodeiek estalita egongo da larunbatean. Oro har, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira. Ugariagoak izango dira goizean.

Igandean antzeko eguraldia iragartzen du Euskalmetek: zerua nahikoa estalita eta tenperatura maila berdintsuan. Hego-haizea espero dute iganderako.

Hurrengo astea hastearekin batera, termometroek gora egingo dute berriro.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X