MANIFESTACIONES

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste greba egun bat Frantziako Estatuan, Gobernuaren murrizketen aurka

Sindikatuek soldaten balioa handitzea eskatu dute. Polizia operazio handia zabalduko dute, indarkeria ekintzak izateko "arriskua" dela eta.

PARIS (France), 03/11/2026.- High school students march during a national day of protests over school conditions, in Paris, France, 03 November 2026. (Protestas, Francia) EFE/EPA/FIRAS ABDULLAH
Ikasleen protesta. Argazkia: EFE

Ipar Euskal Herriak, eta Frantziako Estatuak oro har, beste greba orokor bat izango dute gaur, sindikatuek Gobernuak iragarritako murrizketen aurka eta soldaten balioa handitzea eskatzeko deitutakoa.

Guztira 244 mobilizazio antolatu dituzte hexagono osoan, eta Laurent Nuñez Frantziako Barne ministroak iragarri du azken bi larunbatetako segurtasun dispositiboa errepikatuko dutela, 70.000 agenterekin, indarkeriazko ekintzak gertatzeko "arriskua" atzeman baitute.

Ministroak nabarmendu du garrantzitsua dela sindikatuek ere beren segurtasun zerbitzuak inplikatzea manifestazioak lasai egin ahal izateko.

Akordiorik ez dagoen lekuen artean Paris dago. Sindikatuek manifestazioa Konkordia plazara iristea nahi zuten, baina ministroak uste du ez dela posible "botereguneetatik" gertu egoteagatik, Eliseo jauregia edo Batzar Nazionala kasu.



Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X