"Eguzki Hotz" programa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bihar hasiko da Euskadiko etxebizitza eta eraikinetako klimatizazio jasangarrirako laguntzak eskatzeko epea

Eusko Jaurlaritzak 120 milioi euro bideratuko ditu autokontsumoarekin zein energia berriztagarriekin lotutako klimatizazio jasangarrirako. Dirulaguntzek kostuaren % 55era arte estaliko dute etxebizitzetan, eta % 45era arte, enpresa txikietan.

placas solares en una casa

Azaroaren 5ean, osteguna, abiatuko dute da bide telematikoz Euskadiko etxebizitzetan eta eraikinetan klimatizazio jasangarria ezartzeko laguntzak eskatzeko epea, Eusko Jaurlaritzaren Eguzki Hotz ekimenaren barruan.

Jaurlaritzak 120 milioi euroko aurrekontua bideratu du egitasmo horretara. Epea zabalik egongo da funtsak amaitu arte, edo, gehienez jota, 2028ko irailaren 29ra arte.

Gero eta ohikoagoak diren tenperatura altuetara eta beroaldietara egokitzea da programaren helburua, erosotasun termikoa bermatzeko, energia-faktura garestitu eta energia-mendekotasuna handitu gabe.

Planteamendu aitzindaria

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) kudeatutako egitasmoa Europan aitzindaria den planteamendu batean oinarrituta dago. Lehen aldiz, klimatizazio-dirulaguntzak jasotzeko ezinbesteko baldintza izango da hozte eta berotze ekipo berriak energia berriztagarriko iturri bati lotuta egotea (autokontsumoa, herritarren energia-komunitateak eta energia berriztagarria sortzen duten erkidegoak).

Horrela, eguzki-erradiazio handieneko orduetan sortutako elektrizitatea klimatizazio-sistemak elikatzeko erabiliko da.

Etxebizitzetara, merkataritzara eta industriara bideratua

Industria eta zerbitzu sektoreko enpresek, merkatari txikiek eta auzo-erkidegoek eska ditzakete laguntza, baita azpiegitura publikoek ere (hala nola ikastetxeek, osasun-zentroek eta udaltzaingo zein ertzaintzarekin lotutako egoitzek).

Aukeratutako teknologiaren eta eskatzailearen profilaren arabera banatuko dira dirulaguntzak:

Instalazio fotovoltaikoak: etxeetan kostuaren % 55eraino estaliko da. Enpresa alorrean, berriz, % 25eraino enpresa handiei, % 30eraino ertainei eta % 45eraino enpresa txikiei.

Klimatizazio berriztagarria: laguntzak % 45eraino iritsiko dira geotermia bidezko sorkuntza-sistemetan eta % 30eraino aerotermia soluzioetan.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X