aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hezkuntza Sailak 35 milioi bideratuko ditu emaitzak hobetzeko propio landutako estrategiara, ikasketa errefortzua indartzeko

% 13,33 handituko da aurrekontua Hezkuntzan, 2026koarekin alderatuta. Hezkuntza Sailak bost lehentasun izango ditu datorren urtera begira: plantillak eta hezkuntza arreta indartzea; ikastetxeak modernizatzea eta eskola zerbitzuak hobetzea; emaitzak eta auker -berdintasuna hobetzea; euskara eta hizkuntza inklusioa bultzatzea; eta Lanbide Heziketa indartzea.

IKASTURTEA CURSO ESCOLAR

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 35 milioi euro bideratuko ditu datorren urtean emaitzak hobetzeko propio landutako estrategiara, ikasketa errefortzuak indartzeko programen bidez, eta 3 milioi euroko inbertsioa egingo du Bigarren Hezkuntzan, ongizate emozionala koordinatzeko.

Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak gaur aurkeztu du bere sailaren 2027rako aurrekontu proiektua, Eusko Legebiltzarrean. Aurrekontu hori 3.792,5 milioi eurokoa izango da 2027an, inoizko handiena.

Hain zuzen ere, % 13,33 handituko da aurrekontua Hezkuntzan, 2026koarekin alderatuta, aurten baino 445,98 milioi euro gehiago izango baititu. Diru kopuru horretatik 49,8 milioi jantokietako familia kuotetara bideratuko dituzte, eta 29 milioi, prestakuntzara —orain arte Lanbidek kudeatu izan du—. 

Pedrosaren hitzetan, Hezkuntza Sailak bost lehentasun izango ditu datorren urtera begira: plantillak eta hezkuntza arreta indartzea; ikastetxeak modernizatzea eta eskola zerbitzuak hobetzea; emaitzak eta auker -berdintasuna hobetzea; euskara eta hizkuntza inklusioa bultzatzea; eta Lanbide Heziketa indartzea.

Langileen atalak 2.136,9 milioi euro jasoko ditu, 2026an baino % 14,1 gehiago, eta Hezkuntza plantillan 761 plaza gehiago izatea dute helburu. Bestalde, dibertsitatera bideratutako partida 317,8 milioi eurokoa izango da—% 5 gehiago— geroz eta anitzagoak diren hezkuntza premiei erantzun ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X