Euskal eskola publikoa

IKASTURTEA CURSO ESCOLAR
2026/11/03 - 16:22

Hezkuntza Sailak 35 milioi bideratuko ditu emaitzak hobetzeko propio landutako estrategiara, ikasketa errefortzua indartzeko

% 13,33 handituko da aurrekontua Hezkuntzan, 2026koarekin alderatuta. Hezkuntza Sailak bost lehentasun izango ditu datorren urtera begira: plantillak eta hezkuntza arreta indartzea; ikastetxeak modernizatzea eta eskola zerbitzuak hobetzea; emaitzak eta auker -berdintasuna hobetzea; euskara eta hizkuntza inklusioa bultzatzea; eta Lanbide Heziketa indartzea.

2026/09/16 - 12:42

Liburu gutxi ikasgeletan: "Ez baduzu ulertzen irakurtzen ari zarena, galduta zaude bizitzan"

PISA txostenak agerian utzi du Euskal Herriko gazteen irakur ulermenean atzerakada izan dela. Jasone Osoro eta Jon Arretxe idazleek 25 urte daramatzate euren liburuak ikastetxeetan aurkezten, eta ikasgeletan paperezko liburuen presentzia murriztu egin dela sumatu dute. Hala ere, liburu-saltzaileek ez dute salmenten beherakadarik antzeman. Aldiz, irakurtzeko ohituretan aldaketak izan dira: hainbat sortzaile testuak linguistikoki egokitzen hasi dira, eta adinaren araberako egokitzapenei dagokienez, urte bi atzeratzen dituzte; hau da, orain urte batzuk hamar urteko neska-mutilentzako irakurgaiak hamabi urtekoei zuzentzen zaizkie gaur.

Mila bat lagunek manifestazioa egin dute Bilbon, Euskal Eskola Publikoa Harro elkarteak deituta, eskola segregazioa arazo "estrukturala" dela salatzeko. Plataformak "politika ausartak" eskatu ditu, eta egungo neurriek, segregazio mahaia barne, sistema "bidegabea" finkatzen dutela kritikatu du. Manifestazioa, "Segregazioaren kontra, publikoa da bidea!" lelopean, Bilboko udaletxean amaitu da, hezkuntza publikoaren aldeko manifestu bat irakurriz.
2025/11/29 - 20:11

Mila pertsona inguru manifestatu dira Bilbon eskola publikoaren alde eta eskola segregazioaren aurka

Mila bat lagun manifestatu dira Bilbon, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, eskola segregazioa arazo "estrukturala" dela salatzeko. Plataformak "politika ausartak" eskatu ditu, eta egungo neurriek, segregazio mahaia barne, sistema "bidegabea" finkatzen dutela kritikatu du. "Segregazioaren kontra, publikoa da bidea!" lelopean egindako manifestazioa Bilboko udaletxean amaitu da, hezkuntza publikoaren aldeko manifestu bat irakurriz.

Aiako Lardizabal Herri Eskolako sukalde bertikala
2025/11/26 - 16:24

Hezkuntza saila jantokietan sukalde kontzeptu berri bat ezartzen hasi da "menu osasungarriagoak" emateko

Sukalde elektriko bertikalen sistema aitzindaria da, in situ, menu osasungarriagoak emateko. Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak azaldu duenez, sukalde bertikal horietan eltze baskulagarriak erabiltzen dira, eta langileek "ez dute ontzi astunak erabili beharrik". "Sukaldearen erabilera funtzio anitzeko sistemei esker sinplifikatzen da; makina bakar batek hainbat prozesu gauza ditzake", zehaztu du.

1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena