Euskal eskola publikoen "itxierak eta bat-egiteak" itunpeko ikastetxeei "artifizialki eusteko" direla salatu du Sumarrek
Sumar Mugimenduak, Ezker Anitza-IUk eta Berdeak Equok "Hezkuntza publikoaren aldeko frontea" ekitaldia egin dute larunbat honetan Santurtzin, EAEko hezkuntza publikoaren egoera aztertzeko.
Sumar Mugimenduko idazkari nagusi Alba Garciak salatu du Hezkuntza Sailak erabakitako euskal ikastetxe publikoen "itxierek eta bat-egiteek" itunpeko hezkuntza "artifizialki eusteko" helburua dutela.
Sumar Mugimenduak, Ezker Anitza-IUk eta Berdeak Equok "Hezkuntza publikoaren aldeko frontea" ekitaldia egin dute larunbat honetan Santurtzin, EAEko hezkuntza publikoaren egoera aztertze aldera.
Testuinguru horretan, Garciak ohartarazi duenez, "ezin da hezkuntza-ekitateaz hitz egin ikastetxe publikoak itxi eta itunpeko sareari artifizialki eusten zaion bitartean".
Bere ustez, ikastetxe publiko bakoitzaren itxierak urrats bat ematen du "hezkuntza-sistema segregatzaileago baterantz", zeinetan jatorri sozialak "ikasleen etorkizuna gero eta gehiago baldintzatzen duen". Hori dela eta, erabaki horiek "ez dira teknikoak edo saihestezinak, politikoak baizik", azpimarratu du.
EH Bilduren konplizitatea
Bestalde, Ezker Anitza-IUko koordinatzaile Arantza Gonzalezek kritikatu du Euskadiko hezkuntza publikoa "sistematikoki ahultzen ari da eskuindarren arteko adostasun pribatizatzaile baten ondorioz, eta EH Bilduren konplizitatearekin".
"Gardentasunik gabe eta familiekin hitz egin barik eman diren murrizketei eta ikastetxe publikoen itxierei buruz ari gara", esan du.
Bestalde, Berdeak Equoko bozeramaile Lidia Ucherrek adierazi du hezkuntza publikoa defendatzea "justizia sozialaren alde egitea" ere badela, eta nabarmendu du bereizi eta baztertzen duen hezkuntza sistema "bateraezina" dela "gizarte eredu justu eta bateratu batekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, programazioaren zati batekin airean, greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek Andre Maria Zuriari egindako lore-eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako ekitaldi sinbolikoenak. Ikuskizunen eta ekitaldien sektorearen greba deituta dago gaur, eta hainbat kontzertu eta jarduera zalantzan daude.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.