TRAFIKO-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona zauritu dira Arrigorriagan, autobus baten eta auto baten arteko istripuan

17:00ak pasatxo gertatu da ezbeharra, eta, ondorioz, errepidea itxita dago eta ibilgailuen zirkulazioa AP-68ra desbideratzen ari dira.

Hiru pertsona zauritu dira larunbat arratsalde honetan Arrigorriagan (Bizkaia) izandako zirkulazio-istripu batean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, autobus batek eta auto batek talka egin dute 17:00ak pasatxo zirenean.

Ezbeharra BI-625 errepidean gertatu da, Bilborako noranzkoan, Arrigorriaga parean. 

Bi ibilgailuen arteko talkaren ondorioz, autoan zihoazen hiru pertsona Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte, Ertzaintzak baieztatu duenez. Autobusa hutsik zihoan eta gidariak ez du zauririk izan.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxita geratu da eta zirkulazioa AP-68ra desbideratzen ari dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X