Gazte bat atxilotu dute Metro Bilbaoko segurtasun-zaintzaile bati eraso egiteagatik
17:30 aldera jazo da erasoa, Abandoko geltokian, atxilotuak trenbidea gurutzatu duenean, batetik bestera. Segurtasuneko langileak bertaratu direnean, egindakoa aurpegiratu diote eta gazteak eraso egin dio horietako bati.
Bilboko metroaren geltoki bat. Artxiboko argazkia: EFE
26 urteko gizon bat atxilotu dute ostiral arratsaldean Abandoko geltokian Metro Bilbaoko segurtasun-zaindari bati eraso egitea leporatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
17:30 aldera jazo da erasoa, atxilotuak trenbidea gurutzatu duenean, batetik bestera. Segurtasuneko langileak bertaratu direnean, egindakoa aurpegiratu diote.
Gizona identifikatzen ari ziren unean, Ertzainak bertan zeudela, atxilotua segurtasun-zaintzaileetako bati oldartu zaio, eta eraso egin dio.