Metro Bilbao
788,5 milioi euroko plana onartu du Bizkaiak Metro Bilbao modernizatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erdi bana finantzatuko dute proiektua. Metroko 37 tren zaharrenak berrituko dituzte, edukiera % 12 handitzeko eta segurtasuna nahiz gorabeherei erantzuteko gaitasuna hobetzeko.
Pertsona bat hil da Astrabuduan metroak harrapatuta
Ezbeharraren ondorioz, zerbitzua etenda egon da San Ignazio eta Aiboa artean.
Bilboko metroaren Errekalde eta Matiko arteko linea egiteko lanek sei urte iraungo dute
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarrirako Sailak jakinarazi duenez, 4. lineako lanak 2027. urtearen amaieran hasiko dira eta 411,9 milioi euroko aurrekontua izango dute.
Metro Bilbaoko 5. lineako Aperribai eta Bengoetxe geltokietako indusketa-lanak amaitu dituzte
Euskal Trenbide Sareak (ETS) Bilboko metroaren 5. lineako Aperribai eta Bengoetxe geltokietako indusketak burutu ditu, eta Usansoloko ospitaleari zerbitzua emango dion linea osatzeko lanak aurrera doaz. Dagoeneko tunelaren % 61 zulatu dute, trazaduraren 6,3 kilometroetatik 3.870 metro guztira.
Zortzi kilo baino gehiagoko txakurrek Metro Bilbaon bidaiatu ahal izango dute, baina mugak izango dituzte
Txakurrek ezin izango dute puntako orduetan metroa erabili, ezta asteburuetako gaueko ordutegian edota pilaketa-egoeretan ere. Gainera, 8 kilo baino gehiagokoek muturrekoa eta luzagarria ez den uhala izan beharko dute.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Garbiketa-ibilgailu batek su hartu du Bilbon, Zazpikaleak geltokiaren ondoan
Garbiketa-ibilgailu batek su hartu du gaur goizean Bilbon, Zazpikaleak metro eta Euskotren geltokiaren ondoan, San Nikolas plazatxoan. Suaren arrazoiak ez dira jakitera eman oraindik. Suhiltzaileek sua itzali dute eta ez da inor zauritu.
Sute txikiak, atzerapenak Metroan, arazoak TUVISAn... hainbat gorabehera eragin ditu beroak
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu. TUVISAk ere gorabeheren berri eman du bere zerbitzuan.
Bilboko metroko tren batean izandako matxurak atzerapenak eragin zituen astelehen gauean
Zerbitzua betiko moduan dabil astearte goizean. Abandoko eta Alde Zaharreko geltokien artean geratu zen tren bat ez atzera ez aurrera, 21:15 inguruan, eta ondorioz, sare osoan atzerapenak izaten ziren.
Gazte bat atxilotu dute Metro Bilbaoko segurtasun-zaintzaile bati eraso egiteagatik
17:30 aldera jazo da erasoa, Abandoko geltokian, atxilotuak trenbidea gurutzatu duenean, batetik bestera. Segurtasuneko langileak bertaratu direnean, egindakoa aurpegiratu diote eta gazteak eraso egin dio horietako bati.
Metro Bilbaoko segurtasun-langileek babesgabe sentitzen direla salatu dute
CCOO sindikatuak deituta, segurtasun pribatuko 150 bat zaindarik elkarretaratzea egin dute ostegun honetan Metro Bilbaoren egoitza nagusiaren aurrean, Urdulizko geltokian bi zaindarik jasandako azken erasoa salatzeko, eta deitoratu dute enpresa ez dagoela prest autodefentsarako esprai bat emateko.
Konpondu dute Bilboko metroan atzerapen handiak eragin dituen matxura
17:00ak jota itzuli da bere onera metroen zirkulazioa. Arazoa 11:30ean sortu da, eta itxaronaldi luzeak izan dira hainbat geltokitan ordu luzez.
Badabil Plentziako eta Ibarbengoako geltokien arteko metro zerbitzua
Hornidura elektrikoan izandako akats baten ondorioz, ia bi orduz egon da etenda bi geltoki horien arteko tren zerbitzua.
Bilboko metroaren tren bat hustu dute Leioan, mugikor baten bateriak eztanda egin baitu
Gertakaria 08:30ean izan da, beteta zihoan konboi batean, eta ez da zerbitzua eten beharrik izan.
Bizkaian garraio publikoko deskontuak abenduaren 31ra arte luzatuko dira
14 urtetik beherako adingabeek garraioa doan izango dute urte amaierara arte eta deskontuak egongo dira Gazte tarifetan eta bidaia ugariko gainerako abonuetan. Hobari-neurriak otsailera arte zeuden indarrean, eta ostegun honetan Bizkaiko Garraio Partzuergoak erabaki du abenduaren 31ra arte mantentzea.
Atzerapenak izaten ari dira Bilboko metroan, gorabehera teknikoak direla eta
20 bat minutuko atzerapenak daude zerbitzuan.
Metro Bilbaok konpondu du Santutxu eta Basarrate arteko arazoa eta atzerapenak gutxitzen ari dira
Santutxuko eta Basarrateko geltokien arteko arazo teknikoak direla eta, atzerapenak izan dira, oro har.
Garraio publikoak ordutegi bereziak izango ditu Gabon gauean Hego Euskal Herrian
Zerbitzu batzuek arratsalde-gau honetan aurreratuko dituzte azken bidaiak, eta kasu batzuetan gaueko zerbitzua indartuko da.
Metro Bilbaoren 4. lineak Matiko eta Alonsotegi lotuko ditu
Metro zerbitzua martxan da berriro, Urduliz eta Plentzia artean etenda egon ostean
Zuhaitz bat erori da trenbidera bi udalerri horien artean, eta, ondorioz, Urdulizko geltokitik aurrerako zerbitzua eten dute.