Sute txikiak, atzerapenak Metroan, arazoak TUVISAn... hainbat gorabehera eragin ditu beroak
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu. TUVISAk ere gorabeheren berri eman du bere zerbitzuan.
Sutea Arena hondartzatik gertu, Muskizen. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
Euskal Herrian gaur izan diren tenperatura altuek gorabeherak eragin dituzte lurraldeko hainbat tokitan, eta horrek eragina izan du mugikortasunean eta jarduera batzuen ohiko garapenean. Bero boladak tenperatura oso altuak utzi ditu, goizean bereziki.
Hala, Muskizen, Arenako hondartzatik gertu, sastraka batzuek su hartu dute. Bizkaiko suhiltzaileek azkar itzali dute sua, baina ibilgailuak aparkalekutik kentzeko eskatu dute, eta keak ez du ibilgailuen joan-etorria erraztu. Suteak ke handia sortu du inguruan.
A-8ko erreietako bati eragin dio suteak, eta, ondorioz, zirkulatzeko arazoak izan dira. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, inguruko beste sail batzuetara zabal ez zedin.
Halaber, TUVISAk ohartarazi du hiriko autobus zerbitzuan kalte puntualak egon daitezkeela, Gasteizen tenperatura altuak daudelako eta datozen egunetarako muturreko beroa espero delako.
Baldintza horietan, ibilgailu batzuek matxurak izan ditzakete aire girotuko sistemetan, eta, hiriko beste autobus batzuekin ordezkatzerik ez badago, zerbitzutik kenduko dira aldi baterako, eta, ondorioz, linea batzuetan igarotze maiztasunak doitu beharko dira.
TUVISAk nabarmendu du bere lehentasuna dela erabiltzaileen segurtasuna bermatzea, zerbitzuaren ohiko maiztasunari eustea eta arreta egokia eskaintzea.
Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da, beroak arazo teknikoak eragin baititu. Gorabeherek atzerapenak eragin dituzte sare osoan. Matxura konponduta, geltokietako igarotze-orduak apurka normalduko direla jakinarazi dute.
Larrialdietarako zerbitzuek hainbat aldiz esku hartu behar izan dute bero boladaren ondorioz, eta muturreko tenperatua altuen aurrean prebentzio-gomendioak betetzearen garrantzia gogorarazi dute agintariek.
Astelehenean, alarma gorria ezarriko dute EAEn; izan ere, tenperatura oso altuak espero dira, 40 gradurainokoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Bi pertsona zauritu dira A-8an, trafiko-istripu batean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoa pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.