Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoa pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Getakariak izan ziren lekua, Lizarran. Argazkia: Orain
Lizarran, atzo, balkoi batetik erorita hil zen gizonezkoaren kasua argitzeko ikerketak aurrera jarraitzen du. Haren bikotekide izandakoak emandako datuak ezagutu dira gaur, eta horien arabera, hainbat urtez tratu txarrak pairatu zituen.
Biktimak kontatu duenez, bananduta zeuden, baina 13 urtez bizi izan ziren elkarrekin eta 11 urteko semea zuten. Urte horietan guztietan, gizonak tratu txar fisikoak zein psikologikoak eman zizkiola eta hainbatetan jarri zuela salaketa kokatu du emakumeak. Erasotzaileari urruntze agindua ere jarri ziotela azaldu du, baina orain ez omen zegoen indarrean.
Gizona hil aurreko gertakarien kontakizuna ere egin du bikotekide ohiak. Haren hitzetan, kalean zeudela —festak ari dira ospatzen Lizarran— hasi zitzaion gizona iraintzen eta erasoak egiten. Etxera joatea erabaki zuen biktimak, eta berehala gizona bertaratu zen. Antza, semeak ireki zion atea.
Lizarrako Udaltzaingoak jakinarazi zuenez, 02:15 aldera gertatu zen erasoa, atzo. SOS Nafarroa zerbitzuak emakume baten deia jaso zuen, Santiago plazako etxebizitza batean bikotekide izandakoa eraso egiten ari zitzaiola ohartarazteko.
Agenteak etxebizitzara joan, eta, hara igotzen ari zirela, gizona balkoi batetik behera erori eta bertan zendu zen.
Lehen hipotesia da agenteen esku-hartzetik ihes egiten saiatzen ari zela, eta balkoi batetik bestera salto egin zuela.
Foruzaingoko Polizia Judizialak hartu ditu bere gain ikerketa, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Pirotecnia Valencianak Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketako Urrezko Maskorra irabazi du, laugarren urtez jarraian
Pirotecnia Valenciana su-etxea Donostiako 61. Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketako Urrezko Maskorrarekin saritu dute. Lehiaketa abuztuaren 8tik 14ra egin da, 2026ko Aste Nagusia dela eta, eta, horrenbestez, laugarren garaipena jarraian lortu du Gipuzkoako hiriburuan.
Llantenoko baso-sutea perimetratu eta egonkortu dute
Guztira,100 hektarea kiskali ditu suak. Datozen orduotan lanean jarraituko dute, eremua egonkortuta mantentzeko eta erabat kontrolatzeko ahaleginean aurrera egiteko.
Talibanen erregimenetik ihes egitea lortu zuten emakume afganiarrek duela 5 urte gertatutakoa gogoratu dute
Etorkizun duin baten bila alde egin zuten. Goi mailako ikasketekin, bakarrik daude hemen, senideak Afganistanen dituzte eta ezinezko ikusten dute hauek bertatik ateratzea egungo egoerarekin. Okerrena emakumeen egoera da: ezin dute ikasi, lan egin eta gizonen baimena behar dute denerako.
Begoña jai-giroz bete da Ama Birjinaren Egunean
Giro ezin hobea izan da Begoñan, Ama Birjinaren Eguna ospatzeko. Erroskillak, musika eta debozioa izan dira nagusi Basilikaren inguruan, eta jai-giroak barrualdea eta kanpoaldea hartu ditu egun berezian. Milaka lagunek parte hartu dute, beste urte batez, ekitaldi tradizionalean.
Riglosko suteak aurrera jarraitzen du Huescan, baina sugarrak ez dira herrietara iritsi
Suteak 15.000 hektarea baino gehiagori eragin die dagoeneko, eta 18 herri hustu dituzte; 600 suhiltzaile eta langile ari dira sugarrak geldiarazteko lanean.
11 pertsona intoxikatu dira Vianako kiroldegian kloro-gasa arnastuta
Kaltetuetako bi 5 eta 9 urteko haurrak dira.
5 graduko lurrikara batek Granada astindu du goizaldean
Lurrikarak Alhendinen izan du epizentroa, eta 112 larrialdi-zerbitzuak 200 dei baino gehiago jaso ditu; gainera, hamabost bat erreplika izan dira Granadako Vega inguruan, baina ez da inor zauritu.
Llantenoko baso-sutea larunbat honetarako kontrolatzea espero dute suhiltzaileek
Datozen egunotan bertan jarraitu beharko dute lanean, ingurua hoztu eta garrak berriro piztuz gero berehala itzaltzeko. Larunbatean, bost helikoptero izango dituzte berriro lanean.
Ebroko Konfederazioak jakinarazi du bat-batean ur-goraldiak izateko arriskua dagoela ia arro osoan
Hauek dira ostiral arratsaldean horien eragina jasateko probabilitate handiena duten eremuak: Araba, Nafarroa, Kantabria, Burgos, Soria, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta Castello.
11.200 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.