Lizarra
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela urtetan
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Emakume bat gasolindegi batean erditu da Lizarran
Udaltzaingoak jakitera eman duenez, bai ama eta bai haurra ondo daude.
Lizarra ikastolako familiek D ereduko lau ikasgela mantentzea eskatu dute
Guraso talde batek kaleratutako manifestuaren arabera, aurrematrikulen kopuruak ahalbidetzen du datorren ikasturtean D ereduko lau ikasgela izatea HH3n: bina Lizarra ikastolan eta Remontival ikastetxe publikoan.
Euskal Herriaren proiektu nazionala indartzeko beharra azpimarratu du EH Batera herri ekimenak Lizarran
Aberri Egunaren ofizialtasuna eta instituzionalizazioa ere aldarrikatu dituzte ekimeneko ordezkariek gaur Lizarran egin duten ekitaldian. Zehazki, gaur egun ez duen aitortza eta zabalpena emateko eskatu dute, "urrats txikia bezain eraginkorra" izango litzatekeela iritzita.
Oteizako azpiestazioaren atzean "espekulazio energetikoa" dagoela salatu dute
Tierra Estella No se Vende herri plataformak ziurtatu du azpiegiturak ez diela erantzuten "eskualdeko energia beharrei", eta 66 kVtik 220 kVra jauzi egiteko ze arrazoi dauden justifikatzea eskatu du.
Euskal Herriko txoko bakar bat ere ez da berotik libratu gaur
Duela astebete baino gehiagotik Euskal Herria jasaten ari den bero-boladak 40 ºC-tik gorako tenperaturak utzi ditu berriro EAEko 24 udalerritan. Maximoa Laudion (Araba) erregistratu da berriro: 44 gradu neurtu dituzte bertan.
Bertan behera geratu da Puyko jaitsiera, bigarren urtez jarraian
Txosnek jai-eremu tradizionala aldarrikatu dute jaitsieraren kalean, udalaren debekuaren aurrean: "Jaiak herriarenak dira". Gogoratu beharra dago Udalak bigarren urtez jarraian debekatu duela hirigunean txosnen jai-esparrua jartzea, kanpoaldera mugituz.
Donostia, Galdakao, Iruñea, Tutera eta Nafarroako beste 19 udalerri sartu dira etxebizitza eremu tentsionatuen zerrendan
Espainiako Aldizkari Ofizialak astearte honetan argitaratu du Hego Euskal Herriko 23 udalerri bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu deklaratzen dituen ebazpena. Iruñea eta Tuteraz gain, Nafarroan gune tentsionatu izendatu dituzte Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Elortzibar, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien.