Raimundo el Canastero musika-talde nafarraren aurkako epaiketa atzeratu dute
Lizarrako epaitegietan Raimundo el Canastero musika-taldearen aurka asteazken honetan irain eta kalumnia delituengatik egin behar zuten epaiketa bertan behera geratu da epailearen aginduz.
Indarkeria bultzatzea delitua egotzi die Marta Ruiz de Alda herriko alkateak eta errekurtsoa jarri du Nafarroako Probintzia Auzitegian. Hari dagokio orain erabakitzea falta arin batengatik ala delitu penal batengatik epaitu behar diren musikariak. Auzitegiak bigarrenaren alde eginez gero, lau urte arteko espetxe-zigorra jaso lezakete.
Bien bitartean, irain eta kalumnia delituagatiko epaiketa bertan behera geratu da.
Musika-taldea "Beef alda" abestiagatik salatu zuen alkateak. Musikarien arabera, ordea, "UPNk txosnak kentzeko hartutako erabakia kritikatzen duen protesta ironikoa" da eta adierazpen askatasunaren aldeko aldarria egin dute.
Dozenaka lagunen babes oihuen artean sartu dira Raimundo el Canastero taldeko kideeak epaitegietara.