tren-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puentek agerraldia egingo du astearte honetan Kongresuan, biktimentzako laguntzak onartu eta gero

Garraio ministroak talde politiko guztiek, PSOEk eta EH Bilduk izan ezik, adierazpen publikoetan egin dizkioten dimisio-eskaerak entzungo ditu.

(Foto de ARCHIVO)

El ministro de Transportes y Movilidad Sostenible, Óscar Puente, durante una rueda de prensa, en la sede del Ministerio, a 30 de octubre de 2026, en Madrid (España). Puente ha dado nuevos detalles sobre el accidente ferroviario en Urda (Toledo), que tuvo lugar el 28 de octubre y que cuenta ya con al menos 69 personas han muerto, según las cifras oficiales, y un total de 53 heridos continúan siendo atendidos en hospitales de Castilla-La Mancha.



Eduardo Parra / Europa Press

30/10/2026
Oscar Puente Garraio ministroa. Argazkia: Europa Press

Oscar Puente Garraio ministroak Urdako (Toledo) tren-istripuari buruzko txosten bat eramango du astearte honetan Ministroen Kontseilura. Bertan onartuko dute biktimentzako laguntzen dekretu bat, eta, horren ostean, Puente Kongresuan agertuko da arratsaldean, tragedia horren kudeaketari buruzko azalpenak emateko.

Espainiako Gobernuak dagoeneko prest duen laguntzen dekretua urtarrilaren 18an Adamuzen (Kordoba) izandako istripuaren ondoren onartutakoan oinarritzen da, eta bidaiarientzako nahitaezko aseguruaren kalte-ordainak bikoizten ditu. Horrenbestez, 216.364,68 eurokoa izango litzateke hildako bakoitzeko gehieneko konpentsazio automatikoa.

Dimisio-eskaerak Kongresuan

Oscar Puentek dekretu honen nondik norakoak eta urriaren 28an Urda (Toledo) izandako istripuari buruz egindako txostenaren edukia azalduko ditu Ministroen Kontseiluaren osteko prentsa agerraldian.

Arratsaldean, ministroak berak hala eskatuta, agerraldia egingo du Kongresuko Diputazio Iraunkorrean (Gorteak deseginda daudenean osoko bilkura ordezkatzen duen organoa), ezbehar horren inguruko kudeaketaren berri emateko.

Tragedia gertatu eta sei egunera, Puentek talde politiko guztiek, PSOEk eta EH Bilduk izan ezik, adierazpen publikoetan egin dizkioten dimisio eskaerak entzungo ditu Kongresuan.

Orain arte ministroak uko egin dio dimisioa emateari, bere erantzukizuna "aurpegia ematea", gertatutakoa argitzea eta agintean jarraitzea dela argudiatuz.

Hala ere, istripuaren ostean, Puentek bere kargua eskaini zion Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari. Hala ere, hura baztertzea "bidegabea" izango litzatekeela argudiatuta, egoera kudeatzen jarraitzeko eskatu zion Sanchezek ministroari, Gobernuko iturrien arabera.

Protokolo berriak

Agerraldian, ministroak istripuaren sekuentzia teknikoa eta ministerioaren, Adifen eta Renferen erantzuna azaldu beharko ditu, segurtasun-protokolo berriak barne.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X