LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Renferen dokumentua bertako langileentzako "gomendioa" izango litzateke, trenbide-zirkulazioa arautzea Adifi baitagokio. Oraingoz, jarraibide berri horien edukia prestatzen ari dira.
Abiadura handiko tren bat. Artxiboko argazkia: Europa Press
Renfe makinistentzako jarraibideen dokumentu bate prestatzen ari da, segurtasuna indartzeko neurriekin, El Pais-ek eta Cadena Ser-ek aurreratu eta konpainiako iturriek baieztatu dutenez.
Oraingoz, Renfek ez du jarraibide berri horien edukia zabaldu, zirriborroa lantzen ari baitira, baina Semaf makinisten sindikatuak adierazi du LZB sistemak huts egiten duenean ohiko martxan zirkulatzea eragozteko Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziari (AESF) egin zioten eskaeraren ildotik doala.
Testuinguru horretan, Renfe lantzen ariko litzatekeen kontsigna berrien arabera, LZB sistema partzialki blokeatzen bada, Toledoko istripuaren aurretik gertatu zen bezala, ibilbideari berriro ekiteko "begi-bistako abiadura" baliatu beharko litzateke beti, hau da, gehienez 40 kilometro orduko abiaduran.
Jarraibide horien arabera, makinistek Adifeko kontrol zentroarekin baieztatu beharko lukete beren kantoia hutsik dagoela zirkulatzen hasi aurretik, eta abiadura txikian egingo dutela jakinarazi.
Semafek nabarmendu du horrela Renfek kontuan hartuko zuela AESFri egin zioten eskaera: ERTMS edo LZB sareko segurtasun sistemak huts egiten duenean martxa normalarekin zirkulatzea galaraztea, kantoi berean tren bat baino gehiago egoteko aukera balego.
Nolanahi ere, Renferen etorkizuneko dokumentua langileentzako gomendioa izango litzateke, trenbideko zirkulazioa arautzea Adifi baitagokio.
Zure interesekoa izan daiteke
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko