Espainia
Hauteskunde-kanpainan sare sozialetan zabaldutako gezurrak zaintzeko sistema berezia jarriko dute martxan
Adituen arabera, adimen artifiziala izango da hauteskunde-kanpainan gezurrezko informazioa zabaltzeko tresna nagusietako bat. Hori dela eta, Comprobado eta Iberifier konpainiak elkarlanean arituko dira sare sozialetan zabaltzen den desinformazioa identifikatu eta plataformei horren berri emateko.
UCOk Corvillo inplikatu du, Sanchezen txofer lanak egin zituen enpresaria, Abalosi egindako ordainketetan
Enpresari kordobar horren eta Abalosen bikotekide Andrea de la Torreren artean "lotura zuzena" aurkitu dute; izan ere, enpresari horrekin lotutako diruaren zati bat erabili zuten Andrea de la Torrek Madrilen lokal bat eta garaje-plaza bat erosteko.
Espainiako Gobernuak migrazio larrialdia ezarri du Kanarietan
Migrazioari buruzko ministerio arteko batzordeak asteartean egindako bileran erabaki dute 15,18 milioi euro bideratzea Kanarietan migratzaileentzako plaza gehiago eskaintzeko eta lekualdatzeak egiteko.
Calama epaileak baztertu egin du Zapatero diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik ikertzea, bitxiengatik
Auzitegi Nazionaleko instrukzio epaileak atzera bota du Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak egindako eskaria, eta Zapateroren eta haren familiaren aurka irekitako ikuskaritzak geldiarazi ditu.
Europako Fiskaltzak ikerketa abiatu du abiadura handiko trenaren Madril-Sevilla lineako funtsetan iruzurra egon ote zen argitzeko
EPPOk jakinarazi duenez, ikerketa abiatu dute "Adifen egoitzan, Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentzian (AESF) eta Espainiako Kontu Auzitegian".
Azaroko lehen bost egunetan 3.200 migrante baino gehiago iritsi dira Kanarietara, urtarriletik ekainera bezainbeste
Guztira 3.200 pertsona migrante iritsi dira azaroko lehen bost egunetan Kanarietara, 39 ontzitan. Irudiak bart Lanzaroten eta Hierron hartutakoak dira.
Legatzaren arrantza % 20 eta bisiguarena % 35 murriztea proposatu du Bruselak 2027rako
Sardinaren kasuan, Frantziak eta Espainiak ezarriko lituzkete arrantza-kuotak Bizkaiko Golkoan.
Gutxieneko soldata % 5,3 igoko da 2027an, hilean 1.286 euro gordinekoa izateraino
Adituen Batzordeak gutxieneko soldata 1.281 eurora arte igotzea aholkatu zion Lan Ministerioari, baina Yolanda Diazek igoera handiagoaren alde egin du azkenean; urtean 18.000 euro gordinera iritsiko da.
Emakume bat atxilotu dute Badajozen, seme-alabak saltzeagatik
Operazioan sei pertsona atxilotu eta hiru etxebizitza miatu dituzte, Badajozen, Montijon eta Linaresen. Ikertzen ari dira zenbat adingabe saldu zituzten eta biktimetako batzuk Portugalera eraman ote zituzten.
Adituen Batzordeak gutxieneko soldata 1.281 eurora arte igotzea aholkatu dio Lan Ministerioari
Espainiako Gobernuaren asmoa da 2027ko igoera azaroaren 29ko hauteskunde orokorrak baino lehen onartzea.
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 10ean egingo dute Toledoko katedralean
Francisco Cerro Chaves artzapezpikuak Toledoko Elizbarruti osoa gonbidatu du, bertako apaizak eta "istripuaren biktimen eta haien senideen alde otoitz egiteko, elizkizunera batu nahi duten guztiak".
Espainiako Gobernuak 30 milioi euroko laguntzak onartu ditu Urdako tren-istripuaren biktimei laguntzeko
Ministroen Kontseiluak 30 milioi euroko laguntza sorta onartu du guar, asteartea, Urdan izandako tren-istripuak kaltetutakoentzat. Era berean, erantzukizun zibilagatiko kalte-ordainak jasotzeko aurrerakinak emango dituzte.
Urdako (Toledo) tren-istripuan hildako 69 pertsonak identifikatu dituzte
Hildakoak 40 gizon eta 29 emakume dira, guztiak adin nagusikoak dira. 54k espainiar nazionalitatea dute eta 15 atzerritarrak dira.
Urdako istripuan hildako 69 pertsonetatik 56 identifikatu dituzte
Falta diren 13 identifikazioak "datozen orduetan" amaituko dituzte; nonbait, atzerritarrak dira denak. Ospitalean dauden zauritutakoen kopuruak behera egin du azken orduetan: 31 dira orain, eta 13 ZIUn daude.
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
Ministroen Kontseiluaren bileran onartuko dituzte laguntzok, eta litekeena da Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroa ateratzea prentsa aurrera horien berri ematera. Ezbeharraren txosten baten berri ere emango du Puentek.
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Renferen dokumentua bertako langileentzako "gomendioa" izango litzateke, trenbide-zirkulazioa arautzea Adifi baitagokio. Oraingoz, jarraibide berri horien edukia prestatzen ari dira.
Puerta del Soleko batzorde gehienak plazatik ateratzen hasi dira mugimendua "auzoetara" eramateko
Kanpaldiko ordezkariek jakitera eman dutenez, azaroaren 11rako deitutako etxebizitzarako eskubidearen aldeko greba orokorra prestatzea eta babestea izango da hurrengo lana.
Urdako tren istripuan zauritutako 34 pertsona ospitalean daude oraindik
Tren ezbeharrean hildakoak 69 dira, eta desagertutako pertsonak, 70. Atochako kontrolgunean izandako akatsa dago ikerketen erdigunean. Espainiako Estatuan izan den tren istripu larriena da Toledokoa.
Blocus mugimenduarekin lotutako hamar bat lagun atxilotu dituzte Valentzian, Bilbon eta Malagan
Denda askok erakusleihoak babestu eta segurtasun neurriak indartu dituzte azken orduotan, atxiloketak ugaritu ondoren. Arpilaketak egiteko deiak zabaltzea leporatu diete gazte horiei, armak erabilita protesta egitera deitu ondoren.
Albiste izango dira: tren istripua Toledon, greba Osakidetzan eta Vicinayko langileen prentsaurrekoa aldi baterako lan-erregulazioari buruz
Gaurko albiste nagusien laburpena.