ADINGABEEN TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat atxilotu dute Badajozen, seme-alabak saltzeagatik

Operazioan sei pertsona atxilotu eta hiru etxebizitza miatu dituzte, Badajozen, Montijon eta Linaresen. Ikertzen ari dira zenbat adingabe saldu zituzten eta biktimetako batzuk Portugalera eraman ote zituzten.

Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak sei pertsona atxilotu dituzte adingabeen salerosketaren aurkako operazio batean. Hiru etxebizitza miatu dituzte: bat Badajozen, beste bat Montijo herrian eta hirugarrena Linaresen (Jaen).

Atxilotuen artean emakume bat dago. Polizia-iturriek EFEri jakinarazi diotenez, emakumeak ustez bere lau seme-alaba saldu ditu. Oraingoz ez dakite gainerako bost atxilotuek zer lotura duten ustezko delituekin.

Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta oraingoz ez dute operazioari buruzko xehetasun gehiagorik eman.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X