Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Adostasunez emandako epaia da, eta kaltea konpontzeko ahalegina eta drogazaletasuna aringarri gisa onartu dira.
Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak 5 urte eta 11 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio bikotekideari tratu txarrak, mehatxuak eta sexu-erasoak egin zizkion gizon bati.
Auzitegiak jakitera eman duenaren arabera, epaia Fiskaltzaren, akusazio partikularraren eta defentsaren arteko akordio baten ondoren eman da, eta honako zigor hau ezartzen du: 5 urteko espetxe-zigorra sexu-eraso delitu jarraitu batengatik, 11 hilabetekoa ohiko tratu txarren delitu batengatik, eta hainbat eguneko lan sozialak, mehatxuengatik.
Delitu guztietan droga-mendekotasuna eta kaltea konpontzeko ahalegina hartu dira aintzat aringarri gisa; izan ere, epaiketa baino lehen, 49 urteko auzipetuak emakumeari 30.000 euro ordaintzeko konpromisoa hartu zuen, erantzukizun zibilari aurre egiteko.
Gainera, auzipetua ezin izango da komunikatu biktimarekin 16 urtez, eta ezingo du biktimarengana 200 metrora baino gutxiagora hurbildu. Era berean, zaintzapeko askatasunean egongo da kartzelatik irten eta hurrengo zortzi urteetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak