Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera

40 egun igarota, su hartu zuen leku berean dago oraindik ontzia, erdi hondoratuta, eta harrezkero Eusko Jaurlaritzari informazioa behin baino gehiagotan eskatu dioten arren, "egoera kontrolpean" dagoela baino ez omen diete erantzun.

Orio itsasontzia

Orioko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio konpon dezala berehala Gure Gaskuña ontziaren suteak eragindako egoera. Izan ere, su hartu eta 40 egunera, Gipuzkoako udalerri horretako portuan erdi hondoratuta jarraitzen du ontziak.

Udalak ohar batean adierazi duenez, hasieratik jarraitu du egoera, baina, azken gertakariak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzara informazio eskaera formal bat bidaltzea erabaki du, arrantza ontziaren egoera, aurreikusitako ekintzak eta segurtasun neurriak argitzeko.

Udalak gogorarazi du irailaren 24an gertatu zela sutea, eta hurrengo egunean ezbeharra jazo zen lekura bertaratu ziren udal ordezkariei jakinarazi zietela lau eguneko epea zegoela ontzia handik aterako zuen plan bat aurkezteko.

Hala ere, 40 egun igarota, su hartu zuen leku berean dago oraindik ontzia, erdi hondoratuta, eta harrezkero Eusko Jaurlaritzari informazioa behin baino gehiagotan eskatu dioten arren, "egoera kontrolpean" dagoela baino ez omen diete erantzun.

"Azken egunotan, ordea, kezka areagotu egin da, erregaiarekin lotuta egon daitezken orbanak eta usainak atzeman dituztelako", ohartarazi du.

Hori dela eta, eta egoerak bere horretan jarraitzen duenez, Orioko Udalak "beste urrats bat" ematea eta Eusko Jaurlaritzari informazio eskaera formal bat aurkeztea deliberatu du, ingurumen arriskuak eta ontzia handik kentzeko aurreikusitako epeak argitu ditzan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X