Espainiako Gobernuak 30 milioi euroko laguntzak onartu ditu Urdako tren-istripuaren biktimei laguntzeko
Ministroen Kontseiluak 30 milioi euroko laguntza sorta onartu du guar, asteartea, Urdan izandako tren-istripuak kaltetutakoentzat. Era berean, erantzukizun zibilagatiko kalte-ordainak jasotzeko aurrerakinak emango dituzte.
Ministroen Kontseiluak 30 milioi euroko laguntza sorta onartu du gaur, asteartea, Urdan (Toledo) izandako tren-istripuak kaltetutakoentzat. Era berean, erantzukizun zibilagatiko kalte-ordainak jasotzeko aurrerakinak ere emango dituzte.
Garraio ministro Oscar Puentek azaldu du, Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, laguntza sorta horren bidez (joan den urtarrilean Adamuzko tren-istripuaren ondoren onartutakoaren antzekoa da) ez dutela soilik diruz lagundu nahi, baizik eta "ziurtasuna" eman ere.
Zuzeneko laguntzak eta aurrerakinak itzuli beharrik gabekoak izango dira, ez dute zergarik ordaindu beharko, eta bateragarriak izango dira beste laguntza eta kalte-ordain batzuekin. Hildako bakoitzeko 72.121 euro emango dituzte, eta zauritutako bakoitzeko, berriz, 2.400 eta 84.141 euro artean.
Gainera, istripuak kaltetutakoen laneko bajak lan-istriputzat hartuko dituzte lehen egunetik, eta ohiko bajetan baino diru gehiago jasoko dute. Era berean, pentsioak lan-istripu baten ondoriozkoak balira bezala kalkulatuko dituzte, kaltetuentzat onuragarriagoa bada, Puente ministroak zehaztu duenaren arabera.