MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larunbataz geroztik 491 pertsona iritsi dira Kanarietara kostaldetik, eta 7 hil dira ahaleginean

Eguraldia alde ez badute ere, ehunka lagun dabiltza Afrikako kostaldetik Kanarietara heldu nahian. Hiru ontzi iritsi dira Hierro uhartera, eta lau, Lanzarotera.

EL PINAR (EL HIERRO), 31/10/2026.- 193 personas migrantes han sido rescatadas este sábado, por la embarcación de Salvamento Marítimo, Salvamar Navia, a 12 millas de El Hierro, y trasladados al puerto de La Restinga, en el municipio de El Pinar, en la isla de El Hierro, para ser atendidos por los equipos de emergencia. EFE/ Gelmert Finol

Erreskatatutako ontzi baten irudia. Argazkia: EFE.

Larunbat goizaz geroztik hainbat erreskate egin dituzte Kanarietako migrazio bidean. Europara modu irregularrean iristeko itsasbide hilgarrienetako bat da, 1994an bi gazte saharar arrantza-txalupa batean Fuerteventurara iritsi zirenetik. Ordutik gaurdaino, milaka lagunek helburua lortu dute, baina beste horrenbestek ahaleginean bizia galdu dute. Egunotan zazpi ontzi erreskatatu dituzte, 491 lagun iritsi dira baina 7 pertsona hil egin dira iristeko saiakeran.

Patera batean 139 lagun zihoazen, Arrecifetik (Lanzarote) 150 kilometrora, Itsas Salbamenduak jakinarazi duenaren arabera. Ontzian bi gorpu zeuden, baina bizirik atera direnek adierazi dute bost lagunen gorpuak kareletik behera bota zituztela, Atlantiko itsasora.

Beste sei ontzi iritsi dira egunotan kostaldera. Salvamar Al Nair, Salvamar Acrux, La Guardamar Urania eta Salvamar Diphda erreskate-ontziek Lanzarote eta Hierro uharteetara gidatu dituzte etorkinak; ia guztiak gizonak dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X