INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari lurrean zegoela erasotzeagatik

Lekuko batek Udaltzaingoari eman zion erasoaren berri, Zaramaga auzoko kale batean gertatzen ari zela ikusi zuenean. 40 urteko gizonari hertsapen-delitua ere egozten diote, emakumeari atarira sartzea eragotzi baitzion.

40 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari eraso egitea eta hertsatzea egotzita, indarkeria matxistaren esparruan. Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenaren arabera, emakumea lurrean zegoela jo zuen ustezko erasotzaileak, eta, ondoren, etxebizitzako atarira sartzea eragotzi zion.

Joan den igandean, azaroaren 1ean, 06:30 inguruan gertatu zen erasoa, Zaramaga auzoko kale batean. Gizon bat emakume bati erasotzen ari zitzaiola ohartarazteko deitu zuen lekuko batek Gasteizko Udaltzaingora.

Patruila bat bertaratu zen, eta emakumeari eta lekukoari deklarazioa hartu zien. Lekukoak azaldu zuenaren arabera, gizona emakumea lurrean zegoela jotzen ikusi zuen, eta esku hartu zuen erasoa geldiarazteko.

Gizonak jotzeari utzi zionean, atari batean sartu zen, eta emakumeari sartzea eragotzi zion.

Inplikatutako guztien deklarazioak jaso ondoren, udaltzainek gizona atxilotu zuten, indarkeria matxistaren esparruko eraso- eta hertsapen-delituak egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X