Urdako ezbeharrean hildako 69 pertsonetatik 66 identifikatu dituzte
Falta diren hiru pertsonak atzerritarrak izango direla uste dute; izan ere, une honetan hiru salaketa daude desagertzeagatik, bi australiarrenak eta japoniar batena.
Urdan (Toledo) izandako tren-istripuan hildakoak identifikatzeko lanak amaitzear dira, eta hildako 69 pertsonetatik 66 identifikatu dituzte dagoeneko, Gaztela-Mantxako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Une honetako behin-behineko balantzea 69 hildakokoa da. Orain arte egindako identifikazioetan Espainiako nazionalitatean duten 54 pertsona agertu dira, eta 12 atzerritar: argentinar, kanadar, txekiar, frantziar, japoniar, mexikar, portugaldar eta tunisiar bana, eta lau estatubatuar.
Datozen orduetan gainerako hildakoak identifikatzea espero da, geratzen diren hirurak, atzerritarrak izango liratekeenak; izan ere, une honetan desagertzeagatik hiru salaketa daude indarrean, Australiako birena eta Japoniako batena.