Albiste dira

TREN ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak

Ministroen Kontseiluaren bileran onartuko dituzte laguntzok, eta litekeena da Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroa ateratzea prentsa aurrera horien berri ematera. Ezbeharraren txosten baten berri ere emango du Puentek. 

Istripua izan zuten bi trenak.

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak asteartean onartuko du Urdako tren istripuaren biktimentzako dirulaguntzak jasotzen dituen errege dekretua. Bilera horretan, ezbeharraren nondik norakoen inguruko beste txosten bat izango dute aztergai gobernukideek.

Gobernuko iturriek EFE albiste agentziari zehaztu diotenez, Puente bera azalduko da Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, eta berak emango du laguntzen berri. Egun berean, arratsaldean, Garraio ministroak agerraldia egingo du Kongresuko Diputazio Iraunkorrean. 

Beste hondamendi batzuetan bezala, laguntzak errege dekretu batean jasoko dira. 2026ko urtarrilean Adamuzen tren istripu larria izan ostean, Ministroen Kontseiluak hildako bakoitzeko 210.000 euroko kalte ordainak onartu zituen. 

Laguntzez gain, ezbeharraren inguruko beste txosten bat aurkeztuko du. Ziurrena, ostiralean emandako azalpenen xehetasunak bilduko ditu. Ministroa jomugan dago urtebeteko epean bi tren istripu larri izan direlako, baina dimititzea baztertu du. Gaur zabaldu denez, Renfek istripuak saihesteko neurri sorta jarriko du martxan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X