GERTAKARIA NAFARROAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru langile hil dira Pitillasko txerri ustiategi batean

Hiru beharginak minda biltzeko hobi batean geratu dira harrapatuta, oxigeno gutxiko eremu batean. Larrialdi zerbitzuetako langileek ezin izan dute ezer egin 61, 37 eta 33 urteko Caparrosoko hiru bizilagunen bizitza salbatzeko. Dirudienez, familia berekoak ziren hildako hiru gizonak.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Hiru pertsona hil dira gaur eguerdian, lan istripuz, Pitillasko txerri ustiategi bateko minda biltzeko hobi batean harrapatuta geratu baitira. 61, 37 eta 33 urteko Caparrosoko hiru bizilagun dira hildakoak. Dirudienez, familia berekoak ziren hildako hiru gizonak.

Foruzaingoak jakinarazi duenaren arabera, istripua 12:15 aldera gertatu da, El Salobrar inguruan dagoen ustiategi batean, oxigeno gutxiko eremu batean. 

Hiru gorpuei autopsia egingo diete datozen orduetan.

Sos Nafarroak Tafallako suhiltzaileak, erreskaterako helikoptero bat, Caparrosoko mediku taldea, anbulantzia bat eta foruzainak bidali ditu lan istripua jazo den lekura, baina ezin izan dute ezer egin hiru langileen bizitza salbatzeko.

2003tik gertatu den mota horretako istripu larriena

Pitillasko istripua da Espainiako Estatuan 2003az geroztik gertatu den mota horretako ezbehar larriena. Duela 23 urte familia bereko lau kide hil ziren Murtziako abeletxe batean, gas toxikoak arnastuta.

Bestalde, 2023ko abenduan, 74 urteko gizon bat zendu zen eta 46 urteko gizon bat ospitalera eraman behar izan zuten Leitzako Gorriztaran auzoko baserri bateko minda hobi bateko gasak arnastu zituztelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X