GARRAIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko metroaren Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda dago, arazo teknikoengatik

Boluetako geltokitik aurrera trenak badabiltza, baina arazoak atzerapen orokorrak eragiten ari dira sare osoan.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Metro Bilbaok eten egin du aldi baterako Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua, arazo teknikoak direla eta. Arazo horiek, gainera, atzerapen "orokorrak" eragiten ari dira metro sare osoan.

Enpresak jakinarazi duenaren arabera, zirkulazioa Boluetatik aurrera badabil, bi ibarretako lineetan. Konpainiako langileak arazoak konpontzeko lanean ari dira, baina oraindik ezin dute aurreikusi zenbat denbora beharko duten horretarako.

Gainera, 1 lineako trenak San Inazio geltokian ematen dabiltza. Horregatik guztiagatik, Metro Bilbaok barkamena eskatu die erabiltzaileei.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X