Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 30 pertsona hil dira Toledon izandako tren istripu batean

Ezbeharra Urda herriko geltokiaren parean jazo da, 09:00ak baino minutu batzuk lehenago. Renferen tren batek geldirik zegoen Iryoren tren bat jo du. Zaurituek ere dozenaka dira, beraz, litekeena da hildakoen kopuruak gora egitea.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Tren-istripua

Renferen tren batek geldirik zegoen Iryorena jo du, eta azken horren bi bagoi lubeta batetik erori dira.
147 pertsona zihoazen Iryoren trenean, eta 397 AVEan.
Renfek jakinarazi du Madril, Ciudad Real eta Andaluzia arteko zirkulazioa etenda dagoela une honetan. 

Odola emateko deia

Espainiako Estatuko erkidego guztietako Osasun sailak Gaztela-Mantxako Gobernuari laguntzeko prest agertu dira, eta odola emateko deia egin dute, zaurituak artatzeko.

Hildakoen kopurua 30era iritsi da une honetan

Gaztela-Mantxako Gobernuak jakinarazi du uneotan 30 direla gutxienez 2080 AVEaren eta 6076 Iryoaren arteko istripuan hildakoak.

Litekeena da hildakoen kopuruak nabarmen egitea gora

Iragarkia
18:00 - 20:00

544 bidaiari

Guztira, Esther Padilla Gaztela-Mantxako Gobernuko bozeramaileak esan du 147 pertsona zihoazela Iryoren trenean, eta 397 AVEan.

Lehendakariak bere kezka agertu du istripua dela eta

Adif sistema guztiak aztertzen ari da zer gertatu den jakiteko

Adif da tren azpiegituren arduraduna, eta sistema guztiak eta gertakariaren nondik norakoak aztertzen ari da zer gertatu den argitzeko.

Renfek biktimen arretarako telefonoa jarri du martxan: 900 10 10 20

Iryoren komunikatua

Puente azpiegiturei buruzko kongresu batean parte hartzen ari zen albistearen berri izan duenean

Oscar Puente Espainiako Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan (UPM) izan du gertakariaren berri, World Infraestructure Forum (WIF) kongresuan parte hartzen ari zenean, eta ezbeharra izan duen lekura abiatu da berehala.

Ezbeharraren lehenengo irudiak iritsi dira

Iragarkia
18:00 - 20:00

Gutxienez 10 pertsona hil dira tren-istripu batean, Toledon

Toledoko Urda herriko geltokiaren parean gertatu da tren istripua 09:00ak aldera. Dirudienez, Renfeko tren batek geldirik zegoen Iryo trena jo du atzetik, eta, ondorioz, azken horren bi bagoi errailetik atera dira, Garraio Ministerioko iturriek adierazi dutenez. Momentuz zauritu ugari daudela jakinarazi dute.