Espainia
2025/05/07 - 09:48
Albiste izango dira: Konklabearen hasiera, amen osasun mentala eta Sanchezen azalpenak itzalaldiari buruz
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/06 - 22:35
Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkide parlamentarioek nuklearren aurkako jarrera berretsi dute
PPren legez besteko proposamen baten harira, PSOEk, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, BNGk eta Podemosek energia berriztagarriaren bertuteak defendatu dituzte. Besteak beste, zentral nuklearrak ixtea birplanteatzea proposatu du Alderdi Popularrak ekimenean.
2025/05/06 - 21:14
Itzalaldia izan eta astebetera, Espainiako Gobernuak ez du hipotesirik baztertzen, tartean zibererasoarena
Espainiako Exekutiboko iturriek azaldu dutenez, itzalaldiaren arrazoiak argitzeko aurrera eramaten ari diren ikerketak hiru eta sei hilabete arteko iraupena izango du.
2025/05/06 - 15:23
Espainiako Kontsumo Ministerioak aplikazioetako harpidetzak automatikoki berritzea eragotziko du
Neurria martxan jartzen denetik aurrera, enpresek kontsumitzaileari jakinarazi beharko diote hamabost egun geratzen zaizkiola epea amaitzeko, eta kontratua ez berritzeko borondatea jakinarazi beharko diote.
2025/05/06 - 09:54
Albiste izango dira: Iruñeko ustezko hilketa, konklabearen bezpera eta itzalaldiaren inguruko azalpenak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/06 - 00:55
Espainiako Gobernuak aurrera jarraituko du adingabeen banaketarekin, "PPren alternatiba faltaren aurrean"
Hala adierazi du Sira Rego Gazteria eta Haurtzaro ministroak Konferentzia Sektorialean. Bertan, PPk gobernatzen dituen erkidegoak Espainiako Gobernuaren proposamenaren aurka agertu dira.
2025/05/06 - 00:21
Juan Carlos I.a errege emeritua delitu fiskalengatik ikertzea errefusatu du Auzitegi Gorenak
Salaketak zioen errege emerituak bost zerga-delitu egin zituela aitortu gabeko errentekin eta dohaintzekin lotuta, Zagatka eta Lucum fundazioen bidez, besteak beste.
2025/05/05 - 15:53
Iaz 48 emakume hil zituzten Espainian euren bikotekide edo bikotekide ohi gizonezkoek
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren azken txostenaren arabera, 7,6 egunetik behin emakume bat hil zuten; eta lautik bat, 25.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan.
2025/05/05 - 13:00
Kobrea lapurtu dute AVEren Madril eta Sevilla arteko zatian, eta milaka bidaiari kaltetu dira
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak "sabotaje ekintza" larritzat jo du gertakaria, eta laguntza eskatu die herritarrei egileak harrapatzeko. Tarte horretako zerbitzua etenda egon da eta 09:30 aldera berrezarri da.
2025/05/04 - 14:11
Itzalaldia berriztagarriek eragin zutela esatea "arduragabea eta sinplista" dela adierazi du Aagesenek
Hipotesi guztiak oraindik irekita daudela berretsi du, eta "egun asko" igaroko direla benetako arrazoiak zeintzuk diren jakin arte.
2025/05/03 - 19:02
Itzalaldia dela eta, ''inor ez seinalatzeko'' eskatu du EAJk, datu gehiago izan arte
Asteazkenean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Kongresuan emango dituen azalpenen zain, Maitane Ipiñazar EAJren Euzkadi Buru Batzarreko idazkariak "lasaitasunerako deia" egin du, datu guztiak eskuetan izan arte.
2025/05/03 - 14:47
Herritarren ia % 60k uste dute Espainiako Gobernuak itzalaldian emandako informazioa ez zela nahikoa izan
Hori da Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) larunbat honetan argitaratutako inkestaren emaitza nagusia.
2025/05/02 - 22:41
Bertan behera geratu diren ekitaldi, garraio eta zerbitzuengatik erreklamazioa egin daiteke
Itzalaldiaren ondorioz ezin izan bada bidaiarik egin edo ekitaldiren batera joan, kontratuaren baldintzak egiaztatzea gomendatzen da, inguruabar horiek aurreikusita zeuden konprobatzeko, eta, hala badagokio, zer eskubide jasotzen dituen ezagutzeko.
2025/05/02 - 21:19
BBVAk Sabadell erosteko operazioa ez baimentzea eskatu dio JxCatek Espainiako Gobernuari
"Kataluniak ezin du beste bankurik galdu. Kataluniarentzat kaltegarria den erosketa hau egitearen aurka gaude", salatu du Jordi Turull JxCateko idazkari nagusiak.
2025/05/02 - 18:04
Espainiar Estatuko hiru pasahitz erabilienak segundu bakar batean deszifra daitezke
Igandean Pasahitzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Gipuzkoako Ziur Industria Segurtasun Zentroak ohartarazi du ziberasko gehienak pasahitzak lapurtuta egin ohi dituztela ziberkriminalek.
2025/05/02 - 17:25
Lantalde bat eratu dute Espainiak eta Portugalek itzalaldia zerk eragin zuen argitzeko
Astelehenean zer gertatu zen ikertzeaz gain, zenbait neurri hartuko dituzte horrelakorik berriro gerta ez dadin. Aurreikusi dutenez, datorren astean bilduko dira —oraindik ez dute eguna zehaztu—.
2025/05/02 - 07:00
''Emakumeek ezin zuten garbigailua erosi senarren baimenik gabe''
Senarraren lizentzia izenekoa 1889an sartu zen indarrean Espainiako Kode Zibilean, eta araudi horrek errotik mugatu zuen emakume ezkonduek zer egin zezaketen. Bankuan dirua izateko, gidabaimena ateratzeko, salaketa jartzeko eta etxe bat erosteko, besteak beste, senarraren baimena behar zuten.
2025/05/01 - 22:10
Honela funtzionatzen du Espainiako sistema elektrikoak
Itzalaldi historikoa gertatu eta lau egunera, zalantza asko daude argitzeko. Oraindik inork ez daki zer gertatu zen zehazki, baina nola funtzionatzen du Espainiako sistema elektrikoak eta Red Electricak?
2025/05/01 - 10:29
Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak Sabadell erosteko baimena eman dio BBVAri
Erabakiak atea irekitzen dio Espainiako Gobernuari operazio horri buruzko iritzia emateko eta hura gauzatzeko baldintzak gogortzeko. Hala ere, ez dago horren aurrekaririk, Moncloak ez baititu sekula bat-egite bat gauzatzeko baldintzak gogortu.
2025/04/30 - 13:32
Espainiak bertan behera utziko du haurdunaldi subrogatu bidez jaiotako haurrak zuzenean erregistratzeko aukera
Ostegun honetan Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Justizia Ministerioak onartutako instrukzioa, eta aurrerantzean filiazio biologiko eta adopzio kasuetan soilik egin ahal izango da erregistroa.