Espainia
2025/05/29 - 19:49
ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariekin bildu da Yolanda Diaz ministroa
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteorde bigarrenak eta Lan ministroak bilera bana egin du ELAko eta LABeko kideekin. Besteak beste, EAErako gutxieneko soldata propioa izan dute hizpide. Sindikatuon lana eskertu ondoren, euren aldarrikapenak aintzat hartuko dituela hitz eman du ministroak.
2025/05/29 - 14:26
Epaileak proposatu du Alberto Gonzalez Amador epaitzea, iruzur fiskala egotzita
Auziaren ardura duen epaileak erabakia hartu du, eta auzitara eramatea proposatuko du, 350.000 euro baino gehiagoko ustezko iruzur fiskala eta dokumentuak faltsutzea egotzita. Auziaren instrukzioa amaitu da eta orain alderdiei dagokie akusazioak aurkeztea edo prozesua artxibatzea eskatzea.
2025/05/28 - 23:06
Akordiorik ez Presidenteen Biltzarra prestatzeko batzarrean, hiru ordu baino gehiago bilduta eman ondoren
PPk gobernatutako erkidegoak eta Espainiako Gobernuak ez dira gai izan gai-zerrenda eta formatua adosteko. Botoa emateko orduan, Popularrek gobernatutako erkidegoek duten gehiengoa baliatu dute, azkenean bileran zehaztutako gai-zerrenda atzera botatzeko.
2025/05/27 - 15:07
Gizon batek bikotekidea hil du Caceresen
08:30ak aldera, Guardia Zibila bertaratu da, eta 38 urteko emakume bat aurkitu du hilda, arma zuriz egindako zauriekin, eta haren bikotekidea, 39 urtekoa, zaurituta.
2025/05/27 - 13:28
EBko hainbat estatukide duda-mudan daude, euskara, katalana eta galiziera ofizial egiteko eztabaidan
Berez, eztabaida gai-zerrendan dago eta eguerdirako espero da bozketa egitea. Hiru hizkuntzak Europako erakundeetan erabili ahal izateko proposamena aho batez onartu behar dute, hots, ezin da kontrako botorik egon. Hala ere, abstentzioek ez lukete desblokeoa aurrera ateratzea galaraziko.
2025/05/27 - 09:49
Albiste izango dira: Euskararen ofizialtasuna aztergai Europan, Israelen erasoaldia Gazan eta Getxophoto 2025
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/26 - 19:13
Espainiako Gobernuak esan du "buru-belarri" lanean ari dela EBk euskararen ofizialtasuna berehala bermatzeko
Azken orduetan, Bolañosek, Albaresek eta Diazek "erabateko konpromisoa" agertu dute hori lortzeko Europan beharrezkoa den adostasuna bilatzeko. Hala ere, PPk ez du argitu proposamena babestuko duen ala ez, eta erantsi du "beharrezkoa ez den eztabaida" iruditzen zaiola.
2025/05/22 - 22:33
Espainiako gobernuburuaren anaia epaituko dute, prebarikazioa eta influentzia-trafikoa egotzita
Epaileak bera eta beste hamar pertsona auzipetzeko ebazpena eman zuen apirilaren 28an, tartean Miguel Angel Gallardo Badajozeko Diputazioko presidentea. Orain, guztiei ahozko epaiketa irekitzea erabaki du.
2025/05/22 - 22:25
PSOEk pisu turistikoen BEZa igotzeko eta etxe hutsak gehiago zergapetzeko Lege-proposamena erregistratu du
Etxebizitzak arrazoizko prezioetan alokatzeko neurri sorta bat aurkeztu dute sozialistek, besteak beste etxebizitza turistikoak mugatzea, ez-egoiliarrek etxeak erostea zaildu eta alokairu-prezioak jaistea sustatzeko neurriak barne hartzen dituena.
2025/05/21 - 00:16
Kongresuak Sumar, ERC eta Podemosen ekimen bat tramitatuko du, Israeli arma-blokeoa ezartzeko
PSOE, EAJ, EH Bildu, BNG eta Juntsen aldeko botoekin eta PPren eta Voxen aurkako bozekin (176 alde eta 171 kontra), Kongresuak lege proposamena izapidetzea onartu du.
2025/05/20 - 13:01
Atzerritarren Araudi berria indarrean sartu da gaur, milaka pertsona migratzaile erregularizatzea helburu
Ia milioi bat migratzaileren egoera erregularizatzea aurreikusi du Espainiako Gobernuak. Burokrazia arintzeaz gain, prozedurak errazagoak izango dira. Migratzaileen alde aritzen diren elkarteen ustez, aurrerapausoak ditu legeak, baina "asilo eskubidea kamustuta" geratuko dela diote.
2025/05/19 - 14:08
Euroguneko hazkunde aurreikuspena apaldu du Europako Batzordeak, eta Espainiarena % 2,6ra igo du
Euroguneko ekonomia % 0,9 haziko da 2025ean, Trumpek abiatutako merkataritza gerraren ondorioz. Euroguneko ekonomia nagusien artean, Frantzia % 0,6 haziko da aurten, eta Italia, berriz, % 0,7. Alemania, ostera, ez da haziko.
2025/05/17 - 14:51
Nazioarteko Justiziak Gazako laguntzaren sarrerari buruzko iritzia emateko eskatuko du Espainiak
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Arabiar Ligaren goi-bileran iragarri duenez, Nazio Batuetan proposamen bat bultzatuko du, Nazioarteko Justizia Auzitegiak esan dezan Israelek Gazan laguntza humanitarioa sartzen uzten duen.
2025/05/16 - 12:34
Europar Batasunean sare sozialak erabiltzeko gutxieneko adina jarri nahi dute Espainiak, Frantziak eta Greziak
Proposamen bateratua aurkeztu dute hirurek, 27 estatu kideetako telekomunikazio ministroek ekainaren 6an egingo duten bilerari begira. Hala ere, ez dute zehaztu gutxieneko adina zenbateraino igo behar den.
2025/05/12 - 16:12
Feijook uztailaren 5era eta 6ra aurreratu du PPren kongresua
"Bai, Aita Santuaren konklabetik PPren konklabera igaroko gara", esan du buruzagi popularrak.
2025/05/12 - 15:02
Filtratu egin dira Sanchezek eta Abalosek elkarrekin trukatutako mezuak, ministro ohia inputatu aurrekoak
Erreakzio politiko oldea ekarri du informazioak, baina PSOEk, oraingoz, esan du "ezagunak ziren eta inolako ekarpenik egiten ez duten mezu pribatuak" direla. PPk eskatu du hauteskundeak aurreratu ditzatela, Sanchezek Abalosen ustelkeria kasuen berri zuelakoan.
2025/05/09 - 19:40
Gutun batek Juan Carlos I.a errege emeritua 1976an Montejurran izandako erasoarekin lotu du
Gutuna Jose Miguel Ruiz de Gordoaren testigantza da, garai hartako Nafarroako gobernadore zibilaren semearena. Mezuan dioenez, Lizarran faxistentzako hotelak kontratatzen zituztenek Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzatik Borboiari telefonoz deitu zioten, eta horren lekuko izan zen.
2025/05/08 - 15:49
Muga-zergei aurre egiteko dekretua onartu du Kongresuak, Juntsen babesarekin eta Podemosen abstentzioarekin
Espainiako Gobernuak 14.000 milioi euro baino gehiago mobilizatuko ditu, eta horietatik gutxienez 7.400 milioi finantzazio berria dira.
2025/05/08 - 11:22
Sabadell bankuak 489 milioi euroko irabaziak izan ditu martxora arte, iazko aldi berean baino % 58,6 gehiago
Bankuaren marjina gordina 1.641 milioi euroraino heldu da, eta, hala, aurreko urtean baino % 13,6 handiagoa izan da. Halaber, bankuen gaineko zerga dela eta 31 milioi ordaindu ditu lehen hiruhilekoan.
2025/05/07 - 15:19
Expovacaciones azokak 200 helmuga eta 100 jarduera baino gehiago hartuko ditu maiatzaren 9tik 11ra
Besteak beste, Andaluziak, Aragoik, Kanaria Uharteek, Kantabriak, Valentziako Erkidegoak eta Kataluniak hartuko dute parte. Portugal eta Kuba izango dira nazioarteko eskaintza nagusietako bi.