Mañuecoren esanetan, "koktel gaizto batek" du Gaztela eta Leongo suteen larritasunaren errua
Bien bitartean, kolektibo eta sindikatu ugari bildu dira Gaztela eta Leongo Gorteen atarian dimisioak eskatzeko eta operatiboaren baliabide falta salatzeko.
Alfonso Fernandez Mañueco, Gaztela eta Leongo Juntako presidentea. Argazkia: EFE
Alfonso Fernandez Mañueco Gaztela eta Leongo Juntako presidentearen hitzetan, baso-suteak itzaltzeko operatiboak "hasiera-hasieratik" erantzun zuen.
Gaztela eta Leongo Gorteetako ezohiko osoko bilkuran esan duenez, suteen larritasuna muturreko baldintza meteorologikoen "koktel gaizto" baten ondorio da. Erkidego hori astindu duen sute-boladaren kudeaketaren berri emateko deitutako agerraldian egin ditu adierazpen horiek Mañuecok, eta sute horiek gizakiaren ekintzen ondorio ere badirela gaineratu du.
"Eztabaida baretzeko" eta "zaratatik, sinplismotik eta hauteskundeetako kalkulutik ihes egiteko" eskatu du Mañuecok; izan ere, ez da etekin politikoak bilatzeko unea, suteei aurre egiteko politika eraginkorrak aplikatzeko unea baizik. "Ez da suteen kontura politika egiteko garaia, suteen aurkako politika egitekoa baizik", esan du.
Alfonso Fernandez Mañueco, Gaztela eta Leongo Juntako presidentea
Ez da suteen kontura politika egiteko garaia, suteen aurkako politika egitekoa baizik"
Gainera, Mañuecok bere babesa agertu dio Margarita Robles Defentsa ministroari, eta uda honetako egoera larrien aurrean langileen zailtasunak azpimarratzeko egin zituen adierazpenak defendatu ditu. Gainera, gogoan izan ditu suteen ondorioz hildakoak, zaurituak eta kaltetutakoak.
Saioa minutu bateko isilunea eginez hasi da, Gaztela eta Leongo suteetan hil diren hiru pertsonen omenez. Juntaren ingurumen-politikaren inguruko azalpenak eman ditu, eta erantzukizunak eskatu eta aldaketak iragarri.
Oposizioaren zati batek ikerketa batzordea eskatu du
Union del Pueblo Leones-Soria ¡Ya! eta Talde Mistoak ikerketa batzorde bat eratzeko eskaera erregistratu dute ostiral honetan, suteen kudeaketa eta erantzukizun politikoak argitzeko asmoz.
Halaber, oposizioko lehen alderdi den Gaztela eta Leongo Alderdi Sozialistak "zinismoa, harrokeria eta autokritika falta" leporatu dizkio Mañuecori, suteei buruzko azalpenak emateko presidenteak Gorteetan egin duen agerraldian.
"Mañueco, Quiñones, dimititu"
Barruan saioa egin duten bitartean, elkarretaratzea egin dute Gaztela eta Leongo Gorteen atarian, gizarte taldeek, sindikatuek, auzo elkarteek eta alderdiek deituta.
"Kudeaketa txarra, Quiñones dimititu!" lelopean, eta, besteak beste, "Mañueco, Quiñones, dimititu" oihukatuz, bertan bildutakoek hiru dimisio eskatu dituzte: Juan Carlos Suarez-Quiñones Ingurumen kontseilariarena, Jose Angel Arranz Ingurune Naturaleko zuzendari nagusiarena eta Alfonso Fernandez Mañueco presidentearena. Suteei aurre egiteko baliabide eta planifikazio faltaren erantzuletzat jo dituzte hirurak.
Protestan irakurritako manifestu batean, bertan bildutakoek esan dute Juntak ez duela benetako prebentzio-politikarik, suari aurre egiteko emandako erantzuna berandu heldu eta eskasa izan dela, eta Mañuecoren gobernu autonomikoaren "pribatizazioa, ekintzarik eza eta zabarkeria" ikusita "kanpoko laguntza" behar izan dutela.
Bestalde, gonbidatuen tribunatik gaurko saioa jarraitzen ari ziren bi suhiltzaile atera dituzte Gorteetatik, Gaztela eta Leongo Gobernuak suteen kudeaketa kritikatzen zuten kartelak erakutsi ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.
Hainbat agenteren aurka Getxon gertatu den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ohar batean, Segurtasun Sailak erasoak gaitzetsi ditu eta salatu du gazte batzuek objektuak jaurti dizkietela uniformerik gabe zihoazen zenbait agenteri. Irainak ere jaso omen dituzte ertzainek: "zipaioak", "puta semeak" eta "nazkagarriak", besteak beste.
Euskadiko PPk EAJren "lotsagabekeria" salatu du, Espainiako poliziei Ceutara joatea eskatzeagatik
Laura Garrido Eusko Legebiltzarreko PPren bozeramailearen hitzetan, Aitor Estebanen adierazpenek argi uzten dute EAJren eta EH Bilduren artean "ez dagoela inolako alderik".
Espainiak laguntza eskatu die Frontexi eta Europoli Ceutan egoera irregularrean dauden migratzaileen triajea egiteko
Bestalde, Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak iragarri du 44,5 milioi eurora handitu dutela arreta humanitariorako laguntza.