Feijook dio ez dabilela Moncloara iristeko "bidezidor" bila: "Ez nator mesedeak eskatzera, ezta ezer oparitzera ere"
"Egoera den bezain delikatua izanik, ezin gara hausnarketa arinekin jardun", adierazi du Feijook. Jasotako "aholku guztiak" eskertu ostean, "arduraz eta bere uste sendoen arabera" jokatzen jarraituko duela esan du.
Alberto Nuñez Feijoo PPren buruak esan duenez, ez du Moncloara iristeko "kontzientziak astintzeko" eta "bidezidorrak" bilatzeko xederik: "Ez nator mesedeak eskatzera, ezta ezer oparitzera ere", ziurtatu du, Juntsi eta EAJri hauteskundeak aurreratzea behartzeko zentsura mozio instrumentala egitea proposatu eta biharamunean.
Cercle d'Economiaren urteroko bileraren bigarren egunean, Bartzelonan, Feijook defendatu du Espainiak "proiektu garbia" behar duela, eta zera gaineratu du: "Duintasuna itzuliko diot nire herrialdeari, laguntzarekin edo hura gabe".
"Egoera den bezain delikatua izanik, ezin gara hausnarketa arinekin jardun", adierazi du Feijook. Jasotako "aholku guztiak" eskertu ostean, "arduraz eta bere uste sendoen arabera" jokatzen jarraituko duela ziurtatu du.
Popularren buruak adierazi duenez, PSOEren inguruko ustezko ustelkeria kasuen aurrean 184 diputatuk adierazi dute hauteskundeak nahi dituztela, baina, haren hitzetan "Hitzek ez dute baliorik bere horretan, ez badira ekintza koherenteen bidez gauzatzen".
Adierazi duenez, "kolapso honetatik ateratzeko, jendeari ahotsa itzuli beste modurik ez dago, hori da legealdi akitu honen amaiera duin bakarra. Teoria praktikara eraman egin behar da", adierazi du PPren presidenteak, eta oposizioko alderdiei "erantzukizun demokratikoa" lehenesteko deia egin die, eta ez "komenentzia politikoa".
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik