17.000tik gora ikaslek hasi dituzte gaur unibertsitatean sartzeko probak Hego Euskal Herrian
Azterketak, ohi bezala, hiru egunez egingo dira, eta prozedurak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Azterketen emaitzak ekainaren 10ean argitaratuko dira.
Urduritasuna eta ilusioa nahastuta, 17.000 ikasletik gora ari dira egunotan Unibertsitatera sartzeko azterketak egiten. Hiru egunetan zehar izango dituzte probak eta emaitzak ekainaren 10ean emango dizkiete.
EAEn, guztira, 13.066 ikaslek ari dira azterketa horiek egiten Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUk ohar batean azaldu duenez, Batxilergoko 12.114 ikasle eta Goi Mailako Heziketako (Lanbide Heziketa) 952 ariko dira azterketak egiten. Gainera, aurreko ikasturteetako 552 ikasle azterketa jakin batzuetara aurkeztuko dira, nota igotzeko.
Iazko datuekin konparatuta, ikasle kopurua ez da askorik aldatu: 2025ean, 13.130 ikaslek eman zuten izena.
Campusen banaketari dagokionez, 1.821 ikaslek Arabako campusean egingo dute proba; 6.505ek, Bizkaikoan, eta 4.740k, Gipuzkoako campusean.
Hizkuntzari dagokionez, ikasleen % 76,1ek (9.944 ikasle) euskaraz egingo dute proba, eta % 23,9k (3.122), gaztelaniaz.
Bestalde, hezkuntza premia bereziak dituzten 946 ikasleri egokitzapenak egingo dizkiete, unibertsitatera sartzeko proba egin dezaten.
Ohi bezala, hiru egunean egingo dira azterketak, eta bi fase daude: sarbidekoa eta onarpenekoa.
Lehen faseak ikasleen heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtuko ditu, eta bost ariketa ditu: Gaztelania eta Literatura; Euskara eta Literatura; Espainiako Historia ala Filosofiaren Historia; Atzerriko Lehen Hizkuntza; eta Batxilergoko 2. modalitateko derrigorrezko ikasgaia.
Ikasgaiko, 0-10 puntu arteko nota lortuko dute ikasleek, eta, gehienez, fase horretan 10 puntu lor ditzakete guztira.
Proba gainditzeko, 5 puntuko nota beharko dituzte gutxienez.
Onarpen fasea, bestalde, borondatezkoa da, eta horren bidez 4 puntu gehigarri lor daitezke. Fase horretan, ikasleak 4 ikasgaitara aurkez daiteke gehienez.
Nafarroan, 4.146 ikaslek egingo dute proba
Nafarroan berriz, 4.146 ikasle dira proba hauek egiten hasi direnak. Nafarroako Unibertsitate Publikoan dituzte azterketak, Arrosadiko campusean eta Tuterako campusean.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak jakinarazi duenez, matrikulatutako ikasleetatik 2.391 emakumezkoak dira, eta gainerako 1.755ak, gizonezkoak.
Hizkuntza ereduari dagokionez, 3.097 ikaslek gaztelaniaz egingo dute proba, eta 1.049ek, euskaraz. Ikasle gehienek, 3.406k, derrigorrezko eta borondatezko faseak egingo dute; 560k, borondatezko fasea bakarrik, eta 180 ikaslek, derrigorrezkoa soilik.
Azterketei dagokienez, nabarmentzekoa da ikasturte honetan irakurketa errazeko irizpideak (tipografia, egitura eta maketazioa) aplikatu direla ia ariketa guztietan. Gainera, azterketa-koadernotxoen azala aldatu da, eta, beraz, bi eranskailu identifikatzaileak azalean itsatsi beharko dira (orain artean aurrean eta atzean inkatu behar zen).
Deialdi arruntaren emaitzak ekainaren 10ean argitaratuko dira, eta kalifikazio-txostena hilaren 17tik aurrera izango da eskuragarri.
Ezohiko deialdiko azterketak, berriz, ekainaren 24an, 25ean eta 26an izango dira, eta, kasu horretan, emaitzak ekainaren 30ean egongo dira kontsultagai, eta txostena, uztailaren 15ean.
Unibertsitatera sartzeko proben gaineko beste jakingarri batzuk, hemen: ordutegiak, beharrezko dokumentazioa, baimendutako eta baimendu gabeko materialak, etab.
Zure interesekoa izan daiteke
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.
Bederatzi zauritu A-21 errepidean, Irunberrin, bost ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra ostiraleko 18:17an jazo da, eta istripuan zauritutako zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Zaurituek hainbat lesio dituzte, batez ere traumatismoak.