Bi adin txikiko atxilotu dituzte Gasteizen, gazte bat hiltzen saiatzea egotzita
Erasoa Gasteizko Zaramaga auzoan gertatu da. Biktima (25 urtekoa) konorterik gabe aurkitu dute kalean, bizkarrean bi labankada zituela.
Ertzaintzak bi adin txikiko (15 eta 16 urtekoak) atxilotu ditu Gasteizen, hilketa saiakera egotzita, 25 urteko gizon bat arma zuriz zauritu dutelakoan.
Erasoa atzo 20:00ak aldera gertatu zen, Gasteizko Zaramaga auzoan.
Gertaeraren tokira joan ziren ertzainek gazte bat aurkitu zuten lurrean, konorterik gabe eta bizkarrean labankadak zituela.
Lesio larriak zirela ikusita, Gasteizko ospitale batera eraman zuten.
Halaber, ustezko erasotzaileak identifikatu eta atxilotu egin zituzten.
Bestalde, eginbideak amaitutakoan bi atxilotuak Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera