Unibertsitatera Sartzeko Probari buruz jakin beharrekoak: ordutegiak, beharrezko dokumentazioa, baimendutako eta baimendu gabeko materialak eta abar
Milaka ikaslerentzat aste erabakigarria da honakoa, asteartetik ostegunera Unibertsitatera Sartzeko Probak egin beharko baitiztuzte. Ikasten ez dugu lagundu, baina, informazio praktikoa bildu dugu, baliagarri izateko asmoz.
Ikasleak, Unibertsitaterako Sarrera Proba batean. Argazkia: EHU.
Aste erabakigarria da honakoa Euskal Herriko ikasle asko eta askorentzat, izan ere, ekainaren 2tik 4ra Unibertsitatera Sartzeko Probak izango dituzte Batxilergoa amaitu berri duten ikasleek.
Edukien inguruko gomendiorik ezin eman azterketa atarian daudenei, baina hona hemen kontuan hartzeko informazio praktiko zenbait:
Egunak eta orduak
- Ohiko deialdiko azterketak ekainaren 2an, 3an eta 4an egingo dira.
- Aurkezpena, 08:30ean: Euskara eta Literatura II ikasgaiko azterketa (hori da egingo den lehen proba) egin behar duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera.
- Azterketa hori egin behar ez dutenek, euren lehen azterketa baino 15 minutu lehenago joan beharko dute kodeen orria eskuratzera.
- Azterketak 09:00etan hasiko dira. Azken azterketa 16:45ean hasiko da ekainaren 2an eta 3an; 4an arratsaldez salbuespenezko azterketak soilik egingo dira.
- Azterketa bakoitzak 90 minutuko iraupena izango du. Azterketa hasi eta lehenengo 30 minutuetan ezingo da gelatik atera.
- Azterketa artean 90 minutuko atsedenaldiak izango dira.
Dokumentazioa eta identifikazioa
- Dokumentazioa: Ezinbestekoa da NANa (edo pasaportea) eta matrikula-orria une oro gainean izatea. Bataren zein bestearen faltan, ezingo da azterketa egin.
- Etiketak: Epaimahaiak matrikulazio-etiketak emango dizkie azterketa egin behar duten ikasleei. Etiketa horietan barra-kode bana agertuko da (denetan berdina) eta azterketa bakoitzeko orrietan itsatsi beharko ditu ikasleak, izen-abizenak ez idazteko, azterketak anonimoak baitira.
Baimendu gabeko materiala
- Guztiz debekatuta egongo da azterketa gelan oharrak, apunteak, mugikorrak, smartwatch erlojuak, aurikularrak, entzungailuak, betaurreko adimendunak, grabagailuak, kamerak eta bestelako edozein tresna zein gailu telefoniko, elektroniko edo informatiko.
- Ezingo da janaririk sartu ez eta ura ez den bestelako edaririk ere. Ura botila gardenean eta etiketarik gabekoan badago utziko da gelara sartzen.
- Ez da onartuko Internetera zein Adimen Artifizialera konexioa duen inolako gailurik.
- Ikasgelara sartzean esango zaie ikasleei non utzi behar dituzten baimendu gabeko gauzak.
- Salbuespenezko kasuetan, ordenagailua baimentzen denean, ezingo du Interneteko konexiorik izan.
Baimendutako materiala
- Baimendutako erlojuak: erloju arruntak. Mahai gainean jarri beharko dira, denen bistara. Zaintzaileek ohartaraziko dute, behar izatekotan, zer ordu den eta azterketa bukatzeko zenbat falta den.
- Latina II eta Greko II ikasgaietako azterketetan hiztegia erabili ahal izango da.
- Kalkulagailua baimenduko da honako azterketetan: Marrazketa Teknikoa II, Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinua, Fisika, Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II, Matematika II, Kimika, Teknologia eta Ingenieritza II, eta Zientzia Orokorrak; beti ere baimendu gabeko ezaugarririk ez badu (ezaugarri aurreratuak, ekuazioak ebazteko aukera, matrize eragiketak egitekoa, determinanten kalkulua egitekoa zein deribatuak eta integralak ebaztekoa, besteak beste).
Iruzurrak eta ondorioak
- Kopiatzen edo iruzurra egiten eta horretan saiatzen harrapatzen den ikasleari azterketa entregatzeko eskatuko dio epaimahaiak eta gainditu gabetzat joko du azterketa; 0,0 kalifikazioa izango du.
- Nortasuna ordeztea edo identifikazio dokumentuak faltsutzea: epaimahaiak susmoak baditu nortasuna ordeztu edo identifikazio dokumentuak faltsutu direla, kautelaz utziko dio azterketa egiten ikasleari eta berehala emango zaio horren berri Ertzaintzari. Horri lotuta, delitu posible bat egiaztatzen bada, ikaslea ezingo da gainerako azterketetara aurkeztu eta 0,0 kalifikazioa jasoko du egin dituen azterketa guztietan.
Emaitzak eta berrikuspenak
- Ekainaren 10ean 12:00etan argitaratuko dira kalifikazioak eta ondoren zabalduko da berrikuspenak egiteko eskaera epea.
- Behin berrikuspenak eginda, ekainaren 22an argitaratuko da behin betiko ebazpena.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera