Ertzaintza
Atxilotu eta ikertuen aurrekarien berri ematen hasi da Ertzaintza
Atxilotuen jatorriaren berri ematen hasi eta urtebetera iragarri du Bingen Zupiriak irizpide berria. Helburua “informazio ahalik eta argiena” ematea dela azaldu du, baina “estigmak sortzen ditu”, EH Bilduren iritzian.
Vito Quiles bezalako agitatzaile profesionalei "hegoak emateari" uzteko eskatu dio lehendakariak Voxi
Urriaren 26an Bilbon izandako istiluak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan presente izan dira. Imanol Pradales lehendakariak aitortu du Ertzaintzak ez zuela lortu istiluak saihestea, eta iragarri du azterketa "sakona" egin dutela hurrengo polizia-dispositiboak hobetzeko. Halaber, lehendakariak Voxi gomendatu dio Leon XIV.a aita santuak uztailean Espainiara egindako bisitan esandako esaldi bati kasu egiteko: deskalifikazioa uzteko deia egin zuen. Eskuin muturreko alderdiari eskatu dio Vito Quiles bezalako agitatzaile profesionalei eta Euskadin kaleak erre eta Ertzaintzari eraso egiteko aitzakiarik txikienaren zain daudenei "hegoak emateari" uzteko.
Ez da istilurik izan Donostian Realaren eta Olympique Lyonen arteko partidaren harira
Tentsioak gora egin du Olympique taldeko zaleak Anoetara iritsi direnean, bengala batzuk piztu dituztelako, baina egoerak ez du okerrera egin. Atzo, Ertzaintzak talde txuri-urdineko, Alaveseko eta Celtako hainbat zale "erradikal" identifikatu zituen debekatutako objektuak eta armak izateagatik.
WhatsApp bidezko iruzurrak, klikik egin gabe: Ertzaintzaren gomendioak, 359 kasu detektatu ondoren
Iruzurgileek segurtasun-ahulgune bat baliatzen dute kontaktuei dirua eskatzeko, erabiltzaileek inolako klikik egin gabe. 359 kasu detektatu ditu Ertzaintzak azken bost hilabeteotan, eta herritarrei kontuz ibiltzeko deia egin die.
Ertzaintzak kontrolak ezarri ditu Biriatun, Realaren eta Olympique Lyonen arteko partida dela eta
Realak eta Olympique Lyon taldeen arteko Europa Ligako partida arrisku handiko izango omen da. 1.000 zale inguru izango dira Donostian, tartean, 200-300 bat ultra.
Ertzaintzak Realaren, Alavesen eta Celtaren 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Realak eta Lyongo Olympique taldeek iluntzean jokatuko duten Europa Ligako partidaren atarian, Ertzaintzak Realeko sei zaleri zigor espedientea ireki die borrak, defentsarako esprai poteak, arma zuriak, bengalak eta substantzia estupefazienteak izateagatik.
EGIk Otegi eta Aizpurua guardia zibilez jantzita ageri diren irudi bat argitaratu du bere sareetan
Argitalpena Andoaingo eta Tolosako udaltzainek (biak EH Bilduk gobernatutako udalerriak) Intxaurrondoko kuartelean egindako prestakuntza ikastaroen harira sortu da. Bi herrietako alkateek argitu dute ez dutela erabakia babesten eta informazioaren zati bat faltsua dela.
Segurtasun Sailak 892 milioiko aurrekontua izango du, "herritarren askatasuna eta segurtasuna bermatzea helburu"
Zupiria sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian azaldu duenaren arabera, segurtasun eta larrialdi sistema osorako gaitasunak "indartuko" dira, "bereziki Ertzaintzarenak".
Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon, Arabako gazta-enpresa bati 12.500 euroko iruzurra egiten saiatzeagatik
63 urteko gizon bat eta 23 urteko emakume bat atxilotu dituzte Bilbon, iruzurra egitea egotzita, Arabako enpresa bati 12.540 euroko erosketa egiten saiatzeagatik, inoren NANa erabilita.
Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteak "harriduraz" hartu du Tolosako eta Andoaingo udaltzainak Intxaurrondora praktikak egitera bidali izana
Bestalde, Eudelek ere ez zuen kasuaren berri, eta eurek Arkautiko formakuntzak gomendatzen duela gogorarazi du.
17 lagun identifikatu dituzte Donostian "antolatutako gazte taldeekin lotuta"
"Horrez gainera, agenteek buru beroki eta maskara ugari konfiskatu zituzten, baita liskarrak sortzeko erabili ohi diren eta bizikidetzari mesede egiten ez dioten beste objektu batzuk ere", adierazi du Donostiako alkateak. Operazioak irekita jarraitzen du.
Istilurik ez euskal hiriburuetan, Blocusek txikizioak eragiteko dei egin arren
Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetako erdiguneko dendek egurrezko oholak jarri dituzte erakusleihoetan, babes gisa. Ertzaintza eta udaltzaingoak "erne eta koordinatuta" daude egoeraren jarraipena egiteko.
EAEko hiriburuak, balizko istiluen beldur
Blocusek istiluak eragiteko deialdia egin ostean, dendak erabat itxita edo une batetik bestera ixteko zorian izan dira, eta agenteen presentzia handia dago kaleetan. Horixe da larunbat arratsalde honetako argazkia Bilboko, Donostiako eta Gasteizko kaleetan.
Bi pertsona atxilotu dituzte Galdakaon puntzoi batekin eta metalezko barra batekin beste biri eraso egitea egotzita
Atxilo hartutakoak 56 urteko gizon bat eta 44 urteko emakume bat dira, hainbat aurrekari dituztenak. Biktimak, 53 urteko gizaseme bat eta 50 urteko emakume bat, ospitalera eraman zituzten.
Vaquerok "indarkeriarik gabeko kaleak" aldarrikatu ditu, sareetan ekintza bandalikoak egiteko mezuak zabaldu ostean
Maribel Vaquero EAJren Kongresuko bozeramaile eta Gipuzkoako hautagaiak "indarkeriarik gabeko kaleak" aldarrikatu ditu, eta "lasaitasuna eta erantzukizuna" bultzatzearen aldeko deia egin du, sare sozialen bidez Blocus mugimenduak ekintza bandalikoak egiteko deia egin ostean. Gau Beltza “kale borroka” bihurtzea saihesteko eta indarkeria anbiguotasunik gabe arbuiatzeko eskatu du Vaquerok.
Delitu kopuruak % 1,2 egin du behera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irailera bitartean
Urtarriletik irailera bitartean, 109.512 delitu erregistratu dira guztira: % 79,6 presentzialak izan dira, eta % 20,4, informatikoak.
Zupiriak ohartarazi du 25 manifestazio daudela komunikatuta astebururako, eta "istiluak sortu nahi dituen jendea" ere badagoela
"Herri honetako edozein aitari eta herritarri bezala, niri ere iritsi zaizkit gauzak sare sozialen bidez. Mezu horietan herrialdea erreko omen duten taldeak aipatzen dira, gauza asko egingo omen dituztenak, jende mota jakin bat erakarriko omen dutenak. Horren aurrean, Ertzaintzak egin beharrekoa egingo du eta gure ordena jarriko du", nabarmendu du.
Bilboko Udaltzaingoak ohartarazi du "erne eta Ertzaintzarekin elkarlanean" dabilela Blocusen deialdiei erantzuteko
Datorren astebururako deituta omen dauden mobilizazioen aurrean, Udaltzaingoak ohar bat igorri du herritarrei eskatzeko "lasai egoteko, zuhur jokatzeko eta kontrastatu gabeko informazioa zabaltzen ez laguntzeko".
Jaurlaritzak 593 plazako LEP bateratua deitu du Ertzaintzarako eta udaltzaingoetarako
Izena emateko epea ostiralean hasiko da, urriak 30, eta azaroaren 26ra arte luzatuko da.
Deustu, istiluen biharamunean: 55.000 euroko kalteak zenbatu dituzte
Kalean, erretako autoak; auzotarren artean, kezka eta ezinegona. Horrela bizi izan du Deustuk indarkeria handiko gau baten biharamuna. "Beldur izan gara", aitortu dute hainbat bizilagunek. Hiri-altzarietan, 55.000 euroko kalteak izan dira.