LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak 593 plazako LEP bateratua deitu du Ertzaintzarako eta udaltzaingoetarako

Izena emateko epea ostiral honetan hasiko da, urriak 30, eta azaroaren 26ra arte luzatuko da. 

aspirantes-ertzaintza-ope-barakaldo_
Azken LEParen artxiboko irudia. EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 593 plazako Lan Eskaintza Publiko (LEP) bateratua deitu du, horietatik 430 Ertzaintzarako eta 163 udaltzaingoetarako. Oraingoz, ez dute data ofizialik eman, baina ostiralean, urriak 30, irekiko da izena emateko epea eta azaroaren 26ra arte luzatuko da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak ostegun honetan argitaratu du LEPa deitzeko agindua, eta horren xehetasunak gaur goizean azalduko dituzte prentsaurrekoan Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak eta Esther Apraizek Eudeleko lehendakariak.

Izena emateko baldintzak

Aurkeztu direnek, ohi bezala, hainbat proba egin beharko dituzte, baita prestakuntza-ikastaro bat eta praktikaldi bat ere, hautatuak izan badira.

Izena emateko gutxienez 18 urte eta gehienez 38 urte izan beharko dituzte, eta nahitaezkoa izango da batxilerreko titulua edo horren titulazio baliokidea edo hortik gorako izatea.

Izena ematerako orduan proba zein hizkuntzatan -euskaraz edo gaztelaniaz- egin nahi duen zehaztu beharko da. Probak baztertzaileak izango dira, eta azterketa psikoteknikoak, ezagutzakoak eta gaitasun fisikokoak egingo dituzte, eta elkarrizketa pertsonal bat ere bai.

Hizkuntza-eskakizunei dagokienez, hautaketa-prozesu honetan parte hartzen dutenek ziurtagiri ofizialen eta horretarako deitutako berariazko proben bidez egiaztatu ahal izango dituzte hizkuntza-eskakizunak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X