Ura % 4 igoko da Bizkaian datorren urtean, 9 euro gehiago urtean
Uraren ordainagiriaren % 4ko igoera astearte honetan onartu da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Bilbon egindako batzar nagusian.
Ura % 4 igoko da datorren urtean Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoari atxikitako udalerrietan, hau da, Bizkaiko udalerrien % 95ean.
Uraren ordainagiriaren (hornidura, saneamendu eta araztegi zerbitzuak barne) % 4ko igoera astearte honetan onartu da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Bilbon egindako batzar nagusian.
Erakunde horretako arduradunek azaldu dutenez, igoera urtean 9 eurokoa izango batez besteko etxe batean.
Igoera horrekin, nabarmendu dutenez, " azpiegitura hidraulikoak berritzeko eta indartzeko eta digitalizazioan eta iragarpen-sistemetan aurrera egiteko beharrezkoa den inbertsio-ahalegina mantentzea ahalbidetuko da".