LANGABEZIARI BURUZKO DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia 20.000 enplegu sortu dira Hego Euskal Herrian urteko hirugarren hiruhilekoan, baina langabeziak gora egin du

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera, Nafarroan langabeziak igoera nabarmena izan du azken urtean, 7.800 langabe gehiago; Euskadin, berriz, igoera apalagoa izan da; izan ere, 3.700 pertsona gehiago daude lanik gabe. 

(Foto de ARCHIVO)

Oficina, ordenadores, trabajo, trabajando, empleo, desempleo, paro, trabajador





24/4/2015
Europa Press-eko artxiboko irudi bat

Lan-merkatuak 12.800 landun gehiago izan ditu urteko hirugarren hiruhilekoan Euskadin, eta, guztira, 1.020.300 langile izan dira. Hala ere, 1.700 langabe gehiago zenbatu dituzte, eta, guztira, 78.800 pertsona daude lanik gabe. Hala, langabezia-tasa % 7,17koa da, aurreko hiru hilabeteetako baino zertxobait handiagoa.

Nafarroako datuei erreparatuz gero, berriz, 4.800 langabe gehiago daude hirugarren hiruhilekoan (32.500 guztira), aurreko hiruhilekoan baino % 17,3 gehiago, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera. Hirugarren hiruhilekoko igoerarekin, Erkidegoko langabezia-tasa % 9,16koa da. 7.100 lanpostu sortu dira, eta guztira 322.300 pertsona daude lanean.

2025eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoan 3.700 langabe gehiago zenbatu dituzte (+% 4,88) eta 19.200 enplegu sortu dira (+% 1,92). Foru Erkidegoan, berriz, azken urtean 7.800 pertsona gehiago daude langabezian (+%31,68), eta, enplegu-sorrerari dagokionez, 8.300 lanpostu gehiago daude (+% 2,66).

Generoaren arabera, Euskadin, 530.100 gizonezko daude lanean eta 35.500 lanik gabe; emakumezkoei dagokionez, berriz, 490.200 landun daude eta 43 300 langabetu. Nafarroan, 175.400 gizonezko daude lanean eta 13.600 lanik gabe, eta emakume nafarren kasuan, 145.800 emakume daude lanean eta 18.9000 lanik gabe.

Espainiako datuak

Estatuan, oro har, 95.900 langabe gehiago zenbatu dituzte urteko hirugarren hiruhilekoan, hau da, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 3,8 gehiago. Lan-sorrerari erreparatuta, 73.600 lanpostu gehiago sortu dira (+% 0,3), 2019ko ekitalditik hirugarren hiruhilekoan izan duen igoerarik txikiena, INEren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X