INDUSTRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

SEPIk ez dio uko egin Tubos Reunidosek zor diona kobratzeari, eta horrek erosketa eskaintzak hoztu ditu

Inbertitzaileen baldintzetako bat da zorra euren gain ez hartzea, baina badirudi ez dela posible izango, eta ematen du enpresa likidatu egingo dela. SEPIk zorra kobratzeko egutegia malgutzea eskaintzen du.

VITORIA, 16/03/2026.- Piquetes de la plantilla de Tubos Reunidos este lunes en el acceso a la planta en Amurrio (Álava), que inicia hoy una huelga indefinida en contra del ERE que prevé el despido de 274 trabajadores de esta planta y el cierre de la acería, en un clima de tensión por las discrepancias surgidas en el cierre del periodo de negociación del expediente. EFE / L. Rico

Tubos Reunidoseko langileak. Argazkia: EFE.

Tubos Reunidosen etorkizuna dago jokoan orduotan. SEPIk (Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatea) ez du atzera egin nahi eta ez dio uko egingo Tubos Reunidosek zor dion diruari, Orain-ek negoziazioko iturrien bidez jakin duenaren arabera. SEPIk eskaintzen duen bakarra da dirua itzultzeko egutegia malgutzea, epeak atzeratzea, baina horrek ere ez ditu inbertitzaileak asebete, atzeratzeak gehiago ordaintzea dakarrelako.

SEPIk dio zor hori inbertitzaile berriek hartu beharko luketela euren gain, enpresa porrotetik ateratzeko eta lantegien jarduerarekin jarraitzeko, bestela Europar Batasunak Estatuaren legez kanpoko laguntzatzat hartuko lukeelako.

Baina inbertitzaileak ez daude horri aurre egiteko prest. Ez dute bideragarri ikusten proiektua baldintza horietan, eta negoziazioak hoztu egin dira. Gaur egitekoa zen batzarretako bat bertan behera geratu da, eta badirudi beste inbertsoreren batek ere antzeko bidea har dezakeela.

Izan ere, orain arte iritsi diren enpresa erosteko bost eskaintzek zorra euren gain ez hartzea jartzen zuten baldintza gisa, hau da, enpresa erosteko beharrezko inbertsioa egiteko konpromisoa hartzuko zuten, baina SEPIri zor zitzaizkion 150 milioiak ordaintzeko betebeharrik gabe.

Baina SEPIk ez du hori onartu, eta horrek are gehiago hoztu du Amurrioko eta Trapagarango lantegien (1.200 langile) etorkizuna bermatuko duen inbertitzaile bat aurkitzeko prozesua, eta, une honetan, enpresaren likidazioa da aukerarik gertukoena.

Tubos Reunidosen zuzendaritzak adierazi du enpresaren finantza egoera kritikoa dela oraindik, baina hilabete batzuetarako lan-karga duela, eta ziurtatu du arazorik gabe ordainduko duela hil honetako nomina.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X